Ionut Zincak eta Nerea Amilibiak irabazi dute lehenengo Urban Traila
Gernika-Lumoko lehenengo Urban Trail lasterketa Ionut Zinca gasteizko bizilagunak, eta Nerea Amilibia aiarrak irabazi zuten, zapatuan. Laugarren postuan sailkatuta, bestalde, Imanol Goñi natxituarra (Ea) Busturialdeko lehenengo sailkatua izan zen. Go...
Gernika-Lumoko lehenengo Urban Trail lasterketa Ionut Zinca gasteizko bizilagunak, eta Nerea Amilibia aiarrak irabazi zuten, zapatuan. Laugarren postuan sailkatuta, bestalde, Imanol Goñi natxituarra (Ea) Busturialdeko lehenengo sailkatua izan zen. Goñi denboraldi hasiera bikaina egiten dabil, eta Gernika-Lumon be, maila oso ona emon zuen Euskal selekzioaren fitxaketa barriak.
Lasterketak 115 parte hartzaile inguru izan zituen. Antolatzaileek probaren amaieran jakinarazi zutenez, «korrikalari gehiago» batzea espero zuten, baina «pozarren» daude lasterketak izan zuen harreragaz.
Arrolape Mendi Taldeak asfaltoa eta mendia batu zituen lehenengo biderrez lasterketa baten, asteburuan. Gernika-Lumo inguruko mendiak zeharkatzeaz gain, horrenbestez, parte hartzaileak herriko gune esanguratsuenen ondotik pasatu ziren. Hala «edertasuna eta gogortasuna» uztartu zituzten antolatzaileek. Gogortasuna behintzat, begi bistakoa zen, korrikalariek neka-neka eginda zeharkatzen baitzuten helmuga lerroa.
Sailkapena
Sailkapen nagusiko denborak ikusi gura dituztenek Arrolape Mendi Taldearen webgunean dago horretarako aukera.