Ertzaintzak jakinarazi duenez, gaur 05:15 inguruan Gernika-Lumoko If lurrin-dendan lapurtu dute. Ertzaintzaren arabera, oraindik ez dute lapurretaren salaketarik jarri. Dena den, lapurretaren inguruko ikerketa martxan jarri dutela baieztatu du. Ikerket...
Udalak Astran eraiki gura duen Sormen Lantegiak zeresan handia emon du azken hamabost egunetan, baina badirudi giroa baretu egin dela Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Gernika-Lumoko Udalaren artean. Aldundiak matxoaren 8an Astrako egokitzapen obrak geratzeko lehenengo agindua emon zuen, baina udalak aginduari kasurik ez egitea erabaki zuen, lanekin jarraituz. Zenbait komunikabidetan gaiak oihartzun handia hartu ostean, bestalde, Aldundiak egokitzapen lanekin jarraitzeko baimena emon du azkenean. Hain zuzen, atzo emon zuten baimenaren barri, udalak bialdutako “azken tramitazioak aztertu ostean”. Obrak geratzeko, Astra eraikinaren egokitzapen lanen gaineko informaziorik ez zuela jaso argudiatu zuen Aldundiak, baina Jose Mari Gorroño Gernika-Lumoko alkatea ez dator bat. Gaur eguerdian egindako agerraldi baten azaldu duenez, udala Aldundiagaz harremanetan jarri zen eztabaida piztu baino lehenago, eta horrenbestez, lege hausterik ez dutela egin deritzo. “Jaurlaritzak Astra ondare kultural izendatzeko tramitazioa amaitu zuen otsailean, eta orduan, Aldundiagaz harremanetan jarri ginen” dio. Hala, ez du Aldundiaren jarrera ulertzen. Alkatearen berbetan, azken hamabost egunetan komunikabideetan irakurri edo entzun dituzten kritikek ez dute sinesgarritasunik. “Informazio guztia dugu udaletxean, eta gure kontra egin dutenak oker daudela frogatu dezakegu” nabarmendu du Gorroñok. Dioenez, salaketak eta berba gogorrak jasan behar izan dituzte “arrazoi barik”, baina ez dira “probokazioaren jokoan” jausiko. “Horrela ulertzen dute batzuk politika, baina hori [...]