Eskualdeko ekonomiari bultzada emoteko konpromisoagaz jaio da Buy Urdaibai elkartea. Momentuz inguruko 30 enpresak osatzen dute taldea. Halanda be, danontzako lekua dagoela argi utzi gura izan dute; betebehar bakarra, eskualdekoa izatea.
Gaur goizean emon dio Buy Urdaibai elkarteak bere ibilbideari hasiera Busturiko Euskadiko Biodibertsitate Zentroan egindako aurkezpen batean. «Urdaibaiko udalerri guztietako herritarrek etxean zelako eskaintza duten jakiteko lan egingo dugu», azaldu zuen aurkezpenean Nadia Gonzalez elkarteko presidenteordeak.