Muxikako umeentzako tailerrak antolatu dituzte Pazko Asterako
Muxikako umeek ez dute aspertzeko denborarik izango Pazko Astean. Udalak eta Gorozikako Natura Eskolak antolatuta, zenbait tailerretan parte hartzeko aukera izango dute apirilaren 10ean, 11n, 12an eta 13an. Izena emoteko epea etzi zarratuko dute, eta...
Muxikako umeek ez dute aspertzeko denborarik izango Pazko Astean. Udalak eta Gorozikako Natura Eskolak antolatuta, zenbait tailerretan parte hartzeko aukera izango dute apirilaren 10ean, 11n, 12an eta 13an.
Izena emoteko epea etzi zarratuko dute, eta udaletik azaldu dutenez, 1999tik 2007ra bitartean jaiotako umeek parte hartu dezakete tailerretan. Izena emoteko, bestalde, Kurtzero auzoko Zubietaerrota eraikinera joan beharko dute interesatuek. Tailerren helburua herriko gazteek euren ingurua ezagutzea da, eta horretarako, hainbat jarduera ezberdin antolatu dituzte.
Informazio gehiago gura dutenek 94. 625 79 42 telefono zenbakian eskuratu dezakete.