Foruko Bilduk biharko udalbatzan parte hartzeko deia luzatzen die herritarrei
Foruko Bildu udal taldeak bihar arratsaldean izango den ez ohiko osoko bilkuran parte hartzera gonbidatzen dituzte Foruko zein Busturialdeko herritarrak. Udalbatza, bihar, 19:00etan izango da Udaleko batzar aretoan. Biharko ez ohiko osoko bilkura horre...
Foruko Bildu udal taldeak bihar arratsaldean izango den ez ohiko osoko bilkuran parte hartzera gonbidatzen dituzte Foruko zein Busturialdeko herritarrak. Udalbatza, bihar, 19:00etan izango da Udaleko batzar aretoan. Biharko ez ohiko osoko bilkura horrek puntu bakarra du gai ordenan; Foruko Rinder Industrial S.A. enpresaren egoera. Enpresa horretako langileek mozioa aurkeztuko dute bertan.
Rinder Industrial enpresak bizi duen egoera larriaren aurrean, Foruko Udalak lan zentro hori itxi ez dezaten neurriak hartzeko konpromisoa hartuko du.
Hori dela eta, Foruko Udaleko Bildu taldeak herritar guztiei luzatu gura die osoko bilkura «berezi» horretan parte hartzeko deia. «Horrela, Rinder Industrial S.A. enpresako langileei elkartasuna adieraziko diegu, eta gainera, Foruko Udalak hartuko dituen konpromisoen lekuko izango gara», azaldu dute Bildukoek prentsa ohar bitartez.