Bi etxebizitza sozial alokatzeko lehiaketa jarri du martxan Muxikako Udalak
Muxikako Udalak bi etxebizitza sozial alokatzeko lehiaketa jarri du martxan. Alokairu sozialeko etxebizitzak Gorozika auzoan daude, eta eskaera orria martxoaren 27a baino lehenago aurkeztu beharko dute interesatuek. Etxebizitzek 80na metro karratu ditu...
Muxikako Udalak bi etxebizitza sozial alokatzeko lehiaketa jarri du martxan. Alokairu sozialeko etxebizitzak Gorozika auzoan daude, eta eskaera orria martxoaren 27a baino lehenago aurkeztu beharko dute interesatuek.
Etxebizitzek 80na metro karratu dituzte, eta eskatzaileek nahi izanez gero, horiek bisitatzeko aukera izango dute. Udaletik azaldu dutenez, etxebitzetako sukaldea eta bainu-gelak jarrita daude, eta horrenbestez, eskatzaileek ez dute obrarik egin beharko.
Lehiaketan parte hartzeko ezinbestekoa da Muxikan erroldatuta egotea (3urtez gutxienez), eta udalak eskatzaileen baldintza sozialak eta ekonomikoak kontuan hartuko ditu. Besteak beste, diru sarrera txikiak izatea, etxebizitza bat eskuratzeko beharra izatea, familian adin txikiko kideak izatea, eta emantzipatzeko gogoak izatea hartuko dute kontuan. Baldintza horiek kontuan hartu ostean, bestalde, prezioa eskatzaileak jarriko du.
Informazio gehiago gura dutenek, Muxikako Udaletxean lortu dezakete. Udaletxeko telefono zenbakiak 94.625 27 01 eta 94.625 56 00 dira.