Bekoibarrako aparkalekuak lortzeko aukera dute herrikoak ez direnek be
Gernika-Lumoko Udalaren Ondare sailak Bekoibarra kaleko aparkalekuko 125 plazetako bat lortzeko baldintzak aldatzea erabaki du. Hemendik aurrera, beste herri batzuetako auzokoek plaza horietako bat lortzeko aukera izango dute. Eskariak egiteko epea zab...
Gernika-Lumoko Udalaren Ondare sailak Bekoibarra kaleko aparkalekuko 125 plazetako bat lortzeko baldintzak aldatzea erabaki du. Hemendik aurrera, beste herri batzuetako auzokoek plaza horietako bat lortzeko aukera izango dute. Eskariak egiteko epea zabalik dagoela jakinarazi du udalak, eta horretarako azken eguna aparkaleku guztiak bete arte izango dela gaineratu dute.
Orain arte aparkaleku horien eskatzaileak udalerrian erroldatu egotea beharrezkoa zuen, baina hemendik aurrera gainontzeko herrietakoek be izango dute plaza horiek lortzeko aukera.
Nahibeste eskatzeko aukera
Iñaki Gorroño Gernika-Lumoko Udaleko Ondare saileko zinegotziak azaldu duenez, «Udal, Foru Aldundi eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eguneratuta izan beharko ditu» eskaria egin ahal izateko. Bestetik, administrazio publikoagaz inongo debekuan sartuta ez egotea izango da eskaera egiteko herritarrak bete beharko duen beste baldintzetako bat. Gorroñoren esanetan, «eskatzaileak nahi beste plaza eskatu ahal izango ditu», beti be, titulartasunean dituen ibilgailuen kopurua gainditu barik.
Aipatu aparkalekuak eskatzeko interesa duenak Erregistro bulegoan zein udalaren webgunean (www.gernika-lumo.net) izango ditu horretarako beharrezkoak diren oinarriak.