Alexis Apraiz: “Pena izan da kanpoan geratzea, baina pozik nago”
Aurrerapena: Alexis Apraiz gernikarra eta Oinatz Bengoetxea, Binakako Txapelketa Nagusitik kanpora geratu dira, baina ia azkenera arte finlaurrekoetan sartzeko aukera izan dute. Asteburuan ligaxkako azken partida irabazi gura du bertokoak, udako denbo...
Aurrerapena:
Alexis Apraiz gernikarra eta Oinatz Bengoetxea, Binakako Txapelketa Nagusitik kanpora geratu dira, baina ia azkenera arte finlaurrekoetan sartzeko aukera izan dute. Asteburuan ligaxkako azken partida irabazi gura du bertokoak, udako denboraldia prestatzen hasi baino lehenago.
Finalaurrekoetan sartzeko lehian egon zarete ia azkenera arte. Zein balorazio egiten duzu ligaxka amaitzeko partida bakararren faltan?
Balorazio ona egiten dut. Irujoren eta Barriolaren kontrako partida galdu ostean, finalaurrekoetatik kanpora geratu gara, baina pozik gaude ondo jokatzen gabiltzalako. Txapelketa hasieran huts egin genuen, baina orain bikote sendoa gara.
Maila pertsonalean zelan ikusi duzu zure burua?
Ondo, zentzu horretan be pozik nago. Bigarren biderra da titular bezala jokatzen dudala, eta iaz baino hobeto moldatu naizela deritzot. Aurten lasaiago jokatu dut, eta lasaitasunak hobeto jokatzen lagundu dit. Iaz urduriago ateratzen nintzen kantxara.
Bigarren urtea izan da zuretzat titular bezala, gehiago errespetatzen zaituzte aurkariek?
[Barreak] Hemen ez da inor errespetatzen. Guztiek irabazi gura dute, eta kantxan ez dago errespetuan pentsatzeko denborarik.