Rinderreko langileek kotxe karabana bategaz hasiko dituzte protestak
Aberastu ostean enpresa itxi gura dutela eta, Rinderreko langileek protesta-mobilizazioak deitu dituzte datozen egunetarako. Langile komiteko presidente Joseba Gabiolak jakinarazi duenez, “etzi, hilaren19an eta hilaren 21ean gure aldarrikapenak herritarren artean zabalduko ditugu, langileok bizi dugun egoera salatzeko asmoagaz”. Egoera “jasangaitza” bihurtu dela iritzi arren, azkenera arte borrokatuko direla dio Rinderreko beharginak. “Empresaren arduradunek argi utzi dute enpresa zarratuko dutela, baina urtea amaitu arte, ez gara isilduko” dio. Izan be, 2012a amaitzeagaz batera, lantegia itxi gura dutela azaldu du. Bihar izango da lehenengo protesta eguna Rinderreko beharginentzat. Gabiolak jakinarazi duenez, enpresa aurrean jarri dute hitzordua, 09:30ean. Lehenengo parkatak egingo dituzte, eta ostean, kotxe karabana baten bidez egingo dute protesta. Astelehenean, bestalde, Rinderren Zamudioko zentralera joango dira protesta egitera. Enpresa aurretik irtengo dira 09:30ean, eta eguerdian etxera bueltatuko dira bertoko langileak. Amaitzeko, hilaren 21ean, Foruko Udalbatzan mozio bat aurkeztuko dute beharginek. “Gure egoera ikusita, Udalak presioa egiten laguntzea da helburua” dio Gabiolak.
Aberastu ostean enpresa itxi gura dutela eta, Rinderreko langileek protesta-mobilizazioak deitu dituzte datozen egunetarako. Langile komiteko presidente Joseba Gabiolak jakinarazi duenez, “etzi, hilaren19an eta hilaren 21ean gure aldarrikapenak herritarren artean zabalduko ditugu, langileok bizi dugun egoera salatzeko asmoagaz”.
Egoera “jasangaitza” bihurtu dela iritzi arren, azkenera arte borrokatuko direla dio Rinderreko beharginak. “Empresaren arduradunek argi utzi dute enpresa zarratuko dutela, baina urtea amaitu arte, ez gara isilduko” dio. Izan be, 2012a amaitzeagaz batera, lantegia itxi gura dutela azaldu du.
Bihar izango da lehenengo protesta eguna Rinderreko beharginentzat. Gabiolak jakinarazi duenez, enpresa aurrean jarri dute hitzordua, 09:30ean. Lehenengo parkatak egingo dituzte, eta ostean, kotxe karabana baten bidez egingo dute protesta.
Astelehenean, bestalde, Rinderren Zamudioko zentralera joango dira protesta egitera. Enpresa aurretik irtengo dira 09:30ean, eta eguerdian etxera bueltatuko dira bertoko langileak.
Amaitzeko, hilaren 21ean, Foruko Udalbatzan mozio bat aurkeztuko dute beharginek. “Gure egoera ikusita, Udalak presioa egiten laguntzea da helburua” dio Gabiolak.