Gaur eguerdian, 12:50 aldera, 81 urteko andrazko bat harrapatu du Volkswagen Passat bateko auto gidariak, Gernika-Lumoko Goikoibarra kalean, Socap enpresaren parean. Ertzaintzak azaldu duenez, enpresa bertakoak izan dira istripuaren barri emon dutenak....
Euskadiko Biodibertsitate Zentroak brotxe birziklatuak egiteko tailerra antolatu du datorren zapaturako. Tailer hori Koopera gizarte sarearekin batera antolatu dute eta erabiltzen ez diren ohialekin eta arropekin brotxeak egingo dituzte horiei berrerabilpena emonaz. Bi talde desberdinduko dituztela azaldu dute. Batetik, sei urtetik aurrerako gazteak izango dira, eta bestetik, nagusiak. Jakinarazi duten moduan, bi taldeek ordutegi berdina izango dute, hau da, zapatuan 17:00etatik 18:30eara, hain zuzen be. Brotxe birziklatuak egiteko tailerrean parte hartu gura dutenek aurretiaz izena emon beharko dute Madariaga Dorretxera deituta eta bi euro ordaindu beharko dituzte.
Aberastu ostean enpresa itxi gura dutela eta, Rinderreko langileek protesta-mobilizazioak deitu dituzte datozen egunetarako. Langile komiteko presidente Joseba Gabiolak jakinarazi duenez, “etzi, hilaren19an eta hilaren 21ean gure aldarrikapenak herritarren artean zabalduko ditugu, langileok bizi dugun egoera salatzeko asmoagaz”. Egoera “jasangaitza” bihurtu dela iritzi arren, azkenera arte borrokatuko direla dio Rinderreko beharginak. “Empresaren arduradunek argi utzi dute enpresa zarratuko dutela, baina urtea amaitu arte, ez gara isilduko” dio. Izan be, 2012a amaitzeagaz batera, lantegia itxi gura dutela azaldu du. Bihar izango da lehenengo protesta eguna Rinderreko beharginentzat. Gabiolak jakinarazi duenez, enpresa aurrean jarri dute hitzordua, 09:30ean. Lehenengo parkatak egingo dituzte, eta ostean, kotxe karabana baten bidez egingo dute protesta. Astelehenean, bestalde, Rinderren Zamudioko zentralera joango dira protesta egitera. Enpresa aurretik irtengo dira 09:30ean, eta eguerdian etxera bueltatuko dira bertoko langileak. Amaitzeko, hilaren 21ean, Foruko Udalbatzan mozio bat aurkeztuko dute beharginek. “Gure egoera ikusita, Udalak presioa egiten laguntzea da helburua” dio Gabiolak.
Martxoaren 22an ospatzen den Uraren Nazioarteko egunaren harira, Euskadiko Biodibertsitate Zentroak Uraren Garrantzia argazki lehiaketa antolatu du. Ur gezaren garrantzia eta berori lortzen duten inguru hidrikoenganako sentsibilizazioa handitu eta ur-i...
Eusko Jaurlaritzak eta Sukarrietako Udalak antolatuta martxoaren 19an hasi eta 28ra bitartean eAdministrazio ikastaroa eskainiko dute Sukarrietan, liburutegiko KZgunean, hain zuzen be. Gehienez, 6 pertsona Udaletik azaldu legez sei lagunentzako lekua b...