eAdministrazio ikastaroa eskainiko dute hilaren 19tik 28ra bitartean
Eusko Jaurlaritzak eta Sukarrietako Udalak antolatuta martxoaren 19an hasi eta 28ra bitartean eAdministrazio ikastaroa eskainiko dute Sukarrietan, liburutegiko KZgunean, hain zuzen be. Gehienez, 6 pertsona Udaletik azaldu legez sei lagunentzako lekua b...
Eusko Jaurlaritzak eta Sukarrietako Udalak antolatuta martxoaren 19an hasi eta 28ra bitartean eAdministrazio ikastaroa eskainiko dute Sukarrietan, liburutegiko KZgunean, hain zuzen be.
Gehienez, 6 pertsona
Udaletik azaldu legez sei lagunentzako lekua baino ez dago. Horregatik, beharrezkoa da aurretiaz udaletxean bertan izena emotea. Parte hartu gura dutenek zapatua dute izena emoteko azken eguna.
Bi talde egingo dituztela jakinarazi dute. Lehengo taldearen ordutegia 09:00etatik 11:00etara izango da, bigarrenarena, ordea, 11:00etatik 13:00etara.