81 urteko andrazkoa harrapatu du auto batek
Gaur eguerdian, 12:50 aldera, 81 urteko andrazko bat harrapatu du Volkswagen Passat bateko auto gidariak, Gernika-Lumoko Goikoibarra kalean, Socap enpresaren parean. Ertzaintzak azaldu duenez, enpresa bertakoak izan dira istripuaren barri emon dutenak....
Gaur eguerdian, 12:50 aldera, 81 urteko andrazko bat harrapatu du Volkswagen Passat bateko auto gidariak, Gernika-Lumoko Goikoibarra kalean, Socap enpresaren parean. Ertzaintzak azaldu duenez, enpresa bertakoak izan dira istripuaren barri emon dutenak. Zauritutako andrazkoa Gurutzetako ospitalera eroan dute, buruan kolpe bat zuela. Ertzaintzaren arabera, zauritutakoa kontziente zegoen anbulantzian eroan dutenean.