
Busturialdeko eta Lea Artibaiko herritarrak Bizkaiko Begiratokian
Busturialdeko eta Lea Artibaiko herritar talde batek Lurralde Zatikako Plana (LZP) bertan behera uztea eskatu dio Bizkaiko Foru Aldundiari, sinadura bilketa bidez. Unai Urruzuno ondarroako bizilagunaren berbetan, “LZPa bertan behera uztearen alde, eta halako gauza garrantzitsuak goitik behera inposatzearen kontra” daudela ikustarazi gura dute sinadura bilketagaz.
Atxikimenduak batzeko kanpaina bi eskualdeetan egingo dute, “herritar guztiengana” heltzeko helburuagaz. Ondarrutarrak dioenez, mezua argi dute: «hau ez da gure eskualdeek merezi daben neurriko plana». Izan be, LZPa Aldundiaren bulego baten diseinatu dela salatu dute.
Agerraldia Bizkaiko Begiratokian egin zuten atzo, han batzen baitira Busturialdea eta Lea Artibai.