Bi partida irabazita liga garaikurra etxera eroango du Urdaibaik
Urdaibai eskubaloi taldearentzat egun garrantzitsua izango da biharkoa. Izan be, nagusi mailako gizonezkoek asteburuko partida irabaziz gero, lurraldeko liga irabazteko aukera oso ona izango lukete, liga amaitzeko bi jardunaldiren faltan. Biharko parti...
Urdaibai eskubaloi taldearentzat egun garrantzitsua izango da biharkoa. Izan be, nagusi mailako gizonezkoek asteburuko partida irabaziz gero, lurraldeko liga irabazteko aukera oso ona izango lukete, liga amaitzeko bi jardunaldiren faltan. Biharko partida 19:30ean hasiko da Isla Kale kiroldegian, eta Erandioko eskubaloi taldea izango da aurkaria.
Biharko partida irabazita be, Urdaibaikoek aste bete gehiago jarraitu beharko dute lanean liga garaikurra etxera eroateko. Izan be, ligako azkenaurreko jardunaldian Deusto bigarren sailkatuaren kontra jokatuko dute, eta deustuarrek be liga irabazteko aukera dute oraindik. Izan be, Urdaibai liderra izan arren, Deustok partida bat gutxiago jokatu du.