Basurdeek ezin dute gehiago hutsegin liga amaiera arte
Gernika Lumoko basurdeak sailkapen nagusiko bostgarren postura bajatu dira, La Vilaren kontra 30-17 galdu ostean. Gernikarrek ezinbestean irabazi behar zuten asteburuko partida laugarren postuan jarraitzeko, baina Herrialde Katalanetako taldea gehiago...
Gernika Lumoko basurdeak sailkapen nagusiko bostgarren postura bajatu dira, La Vilaren kontra 30-17 galdu ostean. Gernikarrek ezinbestean irabazi behar zuten asteburuko partida laugarren postuan jarraitzeko, baina Herrialde Katalanetako taldea gehiago izan zen, eta merezita irabazi zuen partida.
Basurdeek lehenengo zatia aurretik amaitu arren, La Vilak buelta emon zion partidari bigarren zatian. Bertoko jokalariek ez zuten etsi, baina katalandarrek ondo kontrolatu zuten partida.
Hamalau jardunaldi jokatu ostean, Bizkaia Gernikak 40 puntu ditu, eta La Vilak 43. Hirugarren postua, bestalde, hurrunegi dago ebrtokoentzat. Izan be, Ampo Ordiziak hamar puntu gehiago ditu.
Atzetik, bestalde, Getxo Arteak 33 puntu ditu. Ezustekorik gertatu ezean, hortaz, Bizkaia Gernikak bostgarren postuari eutsi beharko lioke liga amaieran. Hala, Santboiana ez litzateke gernkarren aurkaria izango liga jokatzeko play off-etan.
Halanda be, bertokoak ezin dira fidatu. El Salvador zazpigarren sailkatua, VRAC bigarren sailkatua, Getxo Artea seigarren sailkatua eta Ampo Ordizia hirugarren sailkatua izango dira Bizkaia Gernikaren aurkariak azkenengo lau jardunaldietan. Horrenbestez, gernikarreke zin dute gehiago hutsegin liga amaiera arte.