Urdaibaiko arraunlariak Castroko estropada jokatu zuten asteburuan aurredenboraldia prestatzen jarraitzeko asmoagaz, baina testa ez zen guztiz egokia izan. Lehenengo ziabogan brankako arraunlaria uretara erori zen, eta gainontzeko luzeak gizon bat gutx...
Gernika Futbol Taldeak hirugarren mailako lidergoa berreskuratu du barriro, eta bada hirugarren aldia liga hasi denetik. Bertokoek Lagun Onak taldeari 1-0 irabazi ostean berreskuratu dute lidergoa, baina Beasainen (Gipuzkoa) laguntza izan dute. Izan be...
Asteburuan gimnasia erritmiko proba jokatu zuten Bizkaiko gimnasta gazteek Santanape kiroldegian. Amateur txapelketan parte hartzeko, 200 parte-hartzaile inguru batu ziren Gernika-Lumoko kiroldegian. Santanape jendez gainezka egon zen, eta bertara joa...
Arbe eta Garate markinarrek irabazi zuten Barikuetan Jai Alai kiniela amerikar txapelketa iragan asteburuan.Laugarren funtzioan lehia estua egon zen lau bikoteen artean, baina azkenean, markinarrak heldu ziren lehenengo 25 tantora. Garatek partida oso ona jokatu zuen, eta ikusleak harritu zituen pilotari emoten dion abiaduragatik. Barandikak eta Ubillak be, kiniela ona jokatu zuten baina azken txanpan ez zuten zorterik izan, eta ezin izan zuten garaipena ospatu. Hirugarren postuan, bestalde, Alberdi eta Arrien sailkatu ziren. Amaitzeko, laugarren eta azken postuan Azkarate eta Lekerika sailkatu ziren. Nagusien kiniela baino lehenago zesta punta eskolako ikasle gazteenek jokatu zuten frontoian. Txikienek etorkizun handia dutela erakutsi zuten, eta zaleak harritzea lortu zuten. Aritz Arratibelek eta Ekaitz Goikoetxeak irabazi zuten kiniela.
Gernika Lumoko basurdeak sailkapen nagusiko bostgarren postura bajatu dira, La Vilaren kontra 30-17 galdu ostean. Gernikarrek ezinbestean irabazi behar zuten asteburuko partida laugarren postuan jarraitzeko, baina Herrialde Katalanetako taldea gehiago...