Berdelaren arrantzaldia bukatutzat emon dute
Itsasoan oraindik berdel asko egon arren, inguraketako arrantza-ontziek ezingo dute berdel gehiagorik arrantzatu. Bi asteko lanaren ostean, hurrengo kanpainaren zain daude arrantzaleak. Egun gutxitako lana izan arren, prezio onean saldu da berdela Berm...
Itsasoan oraindik berdel asko egon arren, inguraketako arrantza-ontziek ezingo dute berdel gehiagorik arrantzatu. Bi asteko lanaren ostean, hurrengo kanpainaren zain daude arrantzaleak. Egun gutxitako lana izan arren, prezio onean saldu da berdela Bermeon.
Kanpaina amaituko dela aurretik jakin arren, min handia emoten duela esan du Bizkaiko arrantzaleen kofradietako presidente Iñaki Zabaletak; «ea zelan edo halan konpontzen den», dio. Zabaletak azaldu duenez, «ondo» joan da kanpaina Bermeo inguruan. Haren esanetan, «1,10 euro eta 1,30 euro artean» saldu dute berdela Bermeoko lonjetan. Zabaletaren arabera, egun gutxiko arrantzaldia izan dela da arazoa. Amuagaz arrantzan egiten duten ontziei be laster bukatuko zaie kanpaina; izan be, Zabaletaren berbetan, «seguraski eguazten bueltan emongo dute bukatutzat».
Orain, batzuk lebatza arrantzatzera joango dira, baina beste batzuek, ostera, amarratu egin beharko dute ontzia; bitartean, antxoaren kanpainaren zain izango dira asko.