Gernika-Lumoko Herrira Bilgunea aurkeztu dute, presoak eta iheslariak etxeratzeko helburuagaz
Atzo iluntzean, Gernika-Lumoko Herrira Bilgunearen aurkezpena egin zuten Elai Alai aretoan. Bilgunearen aurkezpenean 20 lagunetik gora parte hartu zuten, eta euskal preso politikoak eta euskal iheslariak “herrira ekartzaren” garrantzia nabarmendu zuten. Atzokoa Herrira Bilgunea sortzeko lehenengo pausoa izan zen, eta bertan, bilgunearen nondik norakoak azaldu zituzten. Herriraren ordezkarietako batek azaldu zuenez, “herriko errealitatea kontuan hartuta”, ahalik eta atxikimendu gehien batzea da Herriraren helburu nagusia. Indar metaketaren bitartez, euskal gizarteak presioa egiteko aukera gehiago izango dituela uste baitute bilgunekoek. Helburu nagusia euskal preso eta iheslariak “Euskal Herrira ekartzea” da, baina norabide horretan aurrerapausoak emoteko, gaur egun presoek bizi duten egoera kaleratu behar dela deritzote aurkezpenean parte hartu zutenek. Hala, sentsibilizazio kanpainak martxan jarriz bereganatu gura dute jendearen arreta. Mugimenduak zenbait lan ildo izango ditu. Aurkezpenean azaldu zutenez, dispertsio politikari maaiera emotea, gaixorik dauden presoak aske uztea, bizi arteko zigorra indargatzea, Parot Doktrina alboratzea, zigorraren 2/3 eta 3/4 bete dituzten presoak kaleratzea, isolamenduagaz amaitzea, iheslari politikoen aurkako jazarpenagaz amaitzea… lortu gura du sortu berri den bilguneak. “Guzti hori, nola ez, herri ikuspegia kontuan hartuta. Informazio gehiago gura duenak www.herrira.org helbidean eskuratu dezake. Herriraren sorrera agiria
Atzo iluntzean, Gernika-Lumoko Herrira Bilgunearen aurkezpena egin zuten Elai Alai aretoan. Bilgunearen aurkezpenean 20 lagunetik gora parte hartu zuten, eta euskal preso politikoak eta euskal iheslariak “herrira ekartzaren” garrantzia nabarmendu zuten.
Atzokoa Herrira Bilgunea sortzeko lehenengo pausoa izan zen, eta bertan, bilgunearen nondik norakoak azaldu zituzten. Herriraren ordezkarietako batek azaldu zuenez, “herriko errealitatea kontuan hartuta”, ahalik eta atxikimendu gehien batzea da Herriraren helburu nagusia. Indar metaketaren bitartez, euskal gizarteak presioa egiteko aukera gehiago izango dituela uste baitute bilgunekoek.
Helburu nagusia euskal preso eta iheslariak “Euskal Herrira ekartzea” da, baina norabide horretan aurrerapausoak emoteko, gaur egun presoek bizi duten egoera kaleratu behar dela deritzote aurkezpenean parte hartu zutenek. Hala, sentsibilizazio kanpainak martxan jarriz bereganatu gura dute jendearen arreta.
Mugimenduak zenbait lan ildo izango ditu. Aurkezpenean azaldu zutenez, dispertsio politikari maaiera emotea, gaixorik dauden presoak aske uztea, bizi arteko zigorra indargatzea, Parot Doktrina alboratzea, zigorraren 2/3 eta 3/4 bete dituzten presoak kaleratzea, isolamenduagaz amaitzea, iheslari politikoen aurkako jazarpenagaz amaitzea… lortu gura du sortu berri den bilguneak. “Guzti hori, nola ez, herri ikuspegia kontuan hartuta.
Informazio gehiago gura duenak www.herrira.org helbidean eskuratu dezake.