Bertoko duatletak maila oso ona emoten dabiz denboraldi hasieran, eta asteburuan be puntan ibili ziren Sopelako proban. Kepa Ruiz mundakarrak, esaterako, iragan asteko arantza kendu zuen, podiumeko lehenengo postura igoz. Izan be, duela aste bete gutxigatik galdu zuen Barakaldoko proba.
Bigarren postuan, bestalde, Mikel Elgezabal triatleta heldu zen helmugara. Gernikarrak be, lasterketa edarra egin zuen, eta mundakarrarengandik bost segundura amaitu zuen lasterketa.
Azkenik, Julen Larrucea Urdaitri taldeko kideak be, maila oso ona emon zuen duela aste bete bezala. Urdaitrikoak seigarren postuan amaitu zuen lasterketa, baina onenengandik hurrunegi.