Laugarren partida galdu dute jarraian Gernika KESBekoek
Gernika KESBeko neskek bete dute mailaz mantentzeko helburua, baina azkenaldian partidak galdu eta galdu dabiltza. Asteburuan, esaterako, laugarren partida galdu zuten jarraian Cravis Reus Herrialde Katalanetako taldearen kontra, 69-64. Partidak bi zat...
Gernika KESBeko neskek bete dute mailaz mantentzeko helburua, baina azkenaldian partidak galdu eta galdu dabiltza. Asteburuan, esaterako, laugarren partida galdu zuten jarraian Cravis Reus Herrialde Katalanetako taldearen kontra, 69-64.
Partidak bi zati izan zituen Gernika KESBentzat. Lehenengo zatian, taldeak nahiko ondo jokatu zuen, eta atsedenaldian aurretik ziren bertokoak. Izaskun Garciaren gidaritzapean, taldeak edarto jokatu zuen bederatzi puntuko errenta lortuz.
Bigarren zatian baina, gernikarrek txanponaren beste aldea erakutsi zuten. Tarragonarrek eroso jokatu zuten eta partidari buelta emon zioten. Gernikarrek arazo asko izan zituzten saskipean, eta hiruko marratik be ez ziren fin ibili.
Gernikarren artean Izaskun Garcia eta Ane Mugira izan ziren hoberenak. Garciak 14 puntu sartu zituen, eta Mugirak 12 puntu.