Apraizek finalaurrekoetako ligaxkagaz amets egiten jarraitu dezake
Alexis Apraiz gernikarrak eta Oinatz Bengoetxea leitzarrak, finalaurrekoetako ligaxkagaz amets egiten jarraitu dezakete, atzoko partida irabazita. Apraizentzat eta Bengoetxearentzat hil ala biziko partida zen, eta ez zuten hutsik egin Astelena pilotale...
Alexis Apraiz gernikarrak eta Oinatz Bengoetxea leitzarrak, finalaurrekoetako ligaxkagaz amets egiten jarraitu dezakete, atzoko partida irabazita. Apraizentzat eta Bengoetxearentzat hil ala biziko partida zen, eta ez zuten hutsik egin Astelena pilotalekuan. Berasaluze VIIIaren eta Albisuren kontra 22-19 irabazi zuten, eta sailkapeneko bostgarren postuan jarri dira, laugarrenagaz bardinduta.
Ez zen partida ona izan atzokoa, baina bai emozio handikoa. Aurrelariek eta atzelariek huts asko egin zituzten, eta alde txikiak egon ziren markagailuan. Hala, edozeinek irabazi lezakeen partida.
20-19ko emaitzagaz, Berasaluzek falta egin zuen sakez, eta horrek erabaki zuen norgehiagoka. Partidaren ostean azaldu zuenez, zabalera atera zuen Apraizek errestoagaz zituen arazoak ikusita, baina txarto urten zitzaion.
Partida garrantzitsua irabazi arren, gernikarrak eta leitzarrak ez dute erlaxatzeko denborarik izango. Izan be, Berasaluze VIIIa eta Albisu partida bakarrera daude sailkapen nagusian.