Inauteriak ospatuko dituzte eskualdeko hainbat herritan
Piratak, sorginak, indiarrak, punkiak… Era eta kolore guztietako mozorroak ikusteko aukera egongo da egunotan batean zein bestean. Mozorroez gain, baina, ohitura den heinean, ondo pasatzeko hainbat aukera izango dira bertoko herrietan.
Ajangiz
Otsailak 18 (Eleizalden).
-18:00etan, umeen dantzak. Ostean, txokolate jana. Mozorrotzeko gaia: Euskal Mitologia.
Otsailak 19 (Kanpantxun).
-17:00etan, umeentzako tailerrak
-18:00etan, Txikiritmo. Ostean, merienda.
-19:00etan, briska txapelketa. Sariak: gazta, txorizoa eta sagardoa; gazta eta sagardoa; sagardoa.
Ostean txokolatea eta txurroak banatuko dituzte.
Bermeo
Otsailak 18
-12:30ean, Lantzeko inauteriak. Alkartasuna dantza taldeko kideak eta Bermeotarrak fanfarriakoak kalez kale ibiliko dira.
Otsailak 19
-12:00etan, umeentzako dantzaldia, Kafe Antzokian. Sarrera: 4 euro.
-12:00etan, tostada txapelketa, Goiko plazan. 13:30ean egingo dute sari banaketa.
-18:00etan, nagusientzako dantzaldia Kafe Antzokian, Belle & blue hirukoteagaz.
Mozorrotuta doazenek tostadak jateko aukera izango dute.
Otsailak 21.
-11:00etan, umeen kalejira.
-13:30ean, kalejira.
-16:30ean, umeentzako jokoak eta FM dantzaldia.
Busturia
Otsailak 17
-Eskolako inauterien mamarro desfilea eta txokolatea, tenis pistatan.
Otsailak 18
-16:00etan, euskal zoombi gaua. Mamarro jaia, Aingerubiden.
-19:00etan, Atxurkuluko emakumeen saioa, Altamirako Kultur etxean.
Otsailak 19
-12:00etan, inauterietako dantzak, Irrintzi Alai dantza taldearen eskutik.
Otsailak 20.
-17:00etan, inauterietako maskaren lehiaketa Madariaga Dorretxean. Sariak: kamiseta eta 3D puzzlea, eta 3D puzzlea. Naturari buruzko bi liburu zozkatuko dituzte parte hartzaileen artean.
Ea
Otsailak 18.
-12:30ean, umeentzako tailerra, plazan.
-17:00etan, erein herria.
-19:00etan, desfile musikatua.
-19:15ean, mamorruak herriko kaleetatik. Ostean, afari merienda, plazan.
-Amaitzeko, triki poteoa.
Elantxobe
Otsailak 18
-18:00etan, antzina herrian bertan grabatutako film bat ikusteko aukera izango dute elantxobetarrek. Ostean, afari merienda.
Otsailak 19
-12:00etan, eliza barritik hasita kalejiran joango dira portura mozorrotuta daudenak.
-15:00etan, sartenekoa jateko aukera egongo da, aterpetxean. -Amaitzeko, musikagaz dantza egiteko aukera.
Forua
Otsailak 20.
-17:00etatik aurrera, umeentzako jolasak eta puzgarriak.
-19:15ean, tostada txapelketaren sari banaketa.
Otsailak 21.
-17:30etik aurrera, umeek txitxiburduntzi egingo dute.
Gautegiz Arteaga
Otsailak 18
-18:00etan, mozorro desfilea.
-19:00etan, Doro Zobaranen saioa, umeei zuzenduta.
-Amaitzeko, merienda.
Gernika-lumo
Otsailak 17
-20:00etan, koplak kalez kale, Foru plazatik hasita.
-20:00etan, amerikar erako kiniela txapelketa, Jai Alain.
-20:00etatik aurrera, dantza erakustaldia Pablo Picasso eta Juan Calzada kaleetan.
-21:00etatik 22:00etara, San Cristobal plazako tabernetan Happy hour mozorrotuta daudenentzat.
-21:30etik 22:30era eta 02:30etik 03:30era Juan Calzada eta Industria kaleetako tabernetan Happy hour mozorrotuta daudenentzat.
-22:00etan, Katu Buru batukada taldea, Merkuriotik hasita.
Otsailak 18
-17:30ean, mozorro jaialdia eta txokolate jana, Merkatu plazan.
-19:00etan, Lantzeko inauteriak, Pasealekutik.
-20:00etatik 22:00etara, tostada banaketa, Merkatu plazan.
Otsailak 19
-11:00etan, diana gaitariekin.
-12:00etan, marroen aurreskua eta Lantzeko inauterien erakustaldia, Foru plazan.
-12:00etan Bizkaiko gaitarien eta erraldoien kalejira.
-12:00etatik 14:30era bitartean, lehorreko kukaina, oilar jokoa eta tostada banaketa, Foru plazan.
-13:00etan, Kantaguneko kideek kalez kale.
-17:00etan, umeentzako Magiklown saioa, Lizeo Antzokian. Sarrera 4 euro.
Otsailak 20.
-17:30etik 20:30era, gazteentzako inauterietako parkea, Merkatu plazan.
-19:00etan, 3. adinekoen jaialdia, Pasealekuan.
Otsailak 21.
-17:30etik 20:30era, gazteentzako inauterietako parkea, Merkatu plazan.
Ibarrangelu
Otsailak 18
-12:00etan, Lantzeko inauteriak, herriko dantza taldeko kideek antolatuta.
-17:30etik aurrera, umeentzako jolasak, txokolate jana eta diskoteka.
-21:00etan, poteoa, trikitilarien doinuek alaituta.
Kortezubi
Otsailak 20.
-18:00etatik aurrera, inauteriak ospatuko dituzte herriko plazan.
Mundaka
Otsailak 17.
-18:00etatik 20:00etara, Atorrak eta lamiak erakusketa, Tribisarrospeko lehenengo solairuan.
Otsailak 18
-12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara, Atorrak eta lamiak erakusketa, Tribisarrospeko lehenengo solairuan.
-17:30ean, herriko danborrero eta txistulari gazteak. Ostean, Gazte-Zar dantza eskolaren dantzak, plazan.
Otsailak 19
-10:00etan, Mundakako marrau txistulariak, kalerik kale.
-11:00etatik 15:00etara, Atorrak eta lamiak erakusketa, Tribisarrospeko lehenengo solairuan.
-12:30ean, zuri-zuri jantzita eta atorra soinean, marrauak Jose Mari Egileorren etxepetik irtengo dira.
-14:00etan, portuan atorren kantu zaharrak.
-18:00etan lamiak agertuko dira enparantzan, euren abestiak kantatzera.
Otsailak 21.
-11:15ean, Mundakako eskolako umeen kalejira.
-12:00etan, umeen emanaldia, Islakale kiroldegian.
-16:00etatik 18:00etara, Zaria zirkua plazan (euria eginez gero, Islakale kiroldegian).
-18:00etatik 21:00etara, diskofesta plazan (euria eginez gero, Islakale kiroldegian).
Nabarniz
Otsailak 19
-17:00etatik aurrera, mozorroen desfilea. Ostean, umeentzako jolasak eta mozorro lehiaketaren sari banaketa.
-Amaitzeko, txokolate jana, txurroekin.