Urtarrilean Bermeoko portuan ikus zitekeen foka gris kumea Bizkaiko Foru Aldundiaren menpeko fauna basatia sendatzeko Gorlizko zentrora eroan zuten, konjuntibitisak jota zegoelako. Gaur egun, egoera onean dago itsas txakurra, eta hori dela eta, zapatua...
Euskal Herrian garatzen den kalitate artistiko musikala ezagutarazteko asmoz, Euskal Herriko Musika Etxeek Etxepare Euskal institutuaren eta Xarxa Cases de la musica popular de Catalunya taldearen laguntzagaz, Mugetatik kanpo: Euskal Rocka Katalunian izeneko ekimena antolatu dute. Ekimen hori aurkezteko dira gaur, Bermeoko Kafe Antzokian. Ekimen barri horren nondik norakoak azaltzeko agertu dira gaur Bermeoko Kafe Antzokian, herriko alkate Idurre Bideguren, Euskal Herriko Musika Etxe Sareko kide Amets Rodriguez eta Asier Santos eta Planetaleta musikaria. Euskal Herriko Musika Etxeek bultzatutako ekimen horren helburu nagusia, mugetatik kanpo talde euskaldunei bultzada emotea dela azaldu dute gaurko aurkezpenean; hala, ezagutzera emon ahal izateko eta horien publikoa areagotzeko. Horretarako, «ezinbestekoa da oinarri baztuk ezartzea gure sortzaileak mugetatik kanpo Euskadi eta kalitatea kontzeptuekin erlazionatzeko», adierazi dute. Euskal Herriko Musika Etxeen sareak Getxoko Moby Dick taldea eta Planetaleta musikaria eta Gernika-Lumoko The Riff Truckers taldea hautatu ditu euskal rock-a ezagutarazteko bide horri ekiteko. Aretoei dagokionez, Bermeoko Kafe Antzokia, Gasteizko Jimy Jazz, Biarritzeko Atabal eta Bilboko Bilborock erabiliko dituzte aipatu proiekturako. Dena den, horiez gain, beste leku batzuk be erabiliko dituzte, aurrerantzean gauzatuko dituzten ekimenetarako. Horren harira, aretoez haratago doan ekimena dela argi utzi nahi izan dute; izan be, «filosofia bat be bada». Kaleak, aretoak, herria… ahalik eta [...]
Sopelako alkate Saioa Villanuevagaz batera Eusko Legebiltzarrean izan da Gernika-Lumoko alkate Jose Mari Gorroño, aste honetan. Hain zuzen, Eusko Legebiltzarrean erakundeen arteko bikoiztasunak aztertzeko sortutako batzordean izan ziren biak. Gaur egun hainbat arlotan emoten diren bikoztasunek gastua handitu eta kudeaketa zaildu besterik ez dutela egiten esan zuen Gorroñok. Horregatik, udalek autonomia handiagoa behar dutela eskatu dute alkateek. «Betebehar publikoen arloa ondo zehaztuta egon behar luke, eta izaera iraunkorra izan beharko luke». Bikoiztasun horrek orain zenbait konpetentziatan gastuak bikoiztea dakarrela esan zuen Gorroñok, «eta administrazioen lana be zapaldu egiten da». Udalen kasuan, administrazioen konpetentziak bikoiztea udal erakundeen kudeaketan eta aurrekontuak zehazterako orduan arazoak dakartzala dio Gorroñok. «Gaur egun lurralde mailako hiru maila daude: autonomia erkidegoa, lurralde historikoa eta herri erakundeak, eta udalak ziurgabetasun egoeran gaude, ez baitakigu zehatz gure betebeharrak zeintzuk diren». Horregatik, bikoiztasunen legea zehaztuko duen erreforma prezmiazkoa dela uste du Gernika-Lumoko alkateak. Urdaibai Biosfera Erreserba den heinean, jarduera ekonomikoen garapena bultzatzea bete beharreko premisa dela zaldu zuen Gorroñok, herritarrek bertan mantentze aldera. Hori, baina, ez da bete, Gorroñoren iritziz. «1984. urtean izendatu zuten Urdaibai biosfera erreserba, eta azken 27 urteetan Gernika-Lumon bakarrik 3.000 lanpostu baino gehiago galdu dira». Gaur egun herriko biztanleek lan egiteko kanpora joan behar izaten dutela [...]