Euskal Herrian garatzen den kalitate artistiko musikala ezagutarazteko ekimena aurkeztu dute Bermeon
Euskal Herrian garatzen den kalitate artistiko musikala ezagutarazteko asmoz, Euskal Herriko Musika Etxeek Etxepare Euskal institutuaren eta Xarxa Cases de la musica popular de Catalunya taldearen laguntzagaz, Mugetatik kanpo: Euskal Rocka Katalunian izeneko ekimena antolatu dute. Ekimen hori aurkezteko dira gaur, Bermeoko Kafe Antzokian. Ekimen barri horren nondik norakoak azaltzeko agertu dira gaur Bermeoko Kafe Antzokian, herriko alkate Idurre Bideguren, Euskal Herriko Musika Etxe Sareko kide Amets Rodriguez eta Asier Santos eta Planetaleta musikaria. Euskal Herriko Musika Etxeek bultzatutako ekimen horren helburu nagusia, mugetatik kanpo talde euskaldunei bultzada emotea dela azaldu dute gaurko aurkezpenean; hala, ezagutzera emon ahal izateko eta horien publikoa areagotzeko. Horretarako, «ezinbestekoa da oinarri baztuk ezartzea gure sortzaileak mugetatik kanpo Euskadi eta kalitatea kontzeptuekin erlazionatzeko», adierazi dute. Euskal Herriko Musika Etxeen sareak Getxoko Moby Dick taldea eta Planetaleta musikaria eta Gernika-Lumoko The Riff Truckers taldea hautatu ditu euskal rock-a ezagutarazteko bide horri ekiteko. Aretoei dagokionez, Bermeoko Kafe Antzokia, Gasteizko Jimy Jazz, Biarritzeko Atabal eta Bilboko Bilborock erabiliko dituzte aipatu proiekturako. Dena den, horiez gain, beste leku batzuk be erabiliko dituzte, aurrerantzean gauzatuko dituzten ekimenetarako. Horren harira, aretoez haratago doan ekimena dela argi utzi nahi izan dute; izan be, «filosofia bat be bada». Kaleak, aretoak, herria… ahalik eta [...]
Euskal Herrian garatzen den kalitate artistiko musikala ezagutarazteko asmoz, Euskal Herriko Musika Etxeek Etxepare Euskal institutuaren eta Xarxa Cases de la musica popular de Catalunya taldearen laguntzagaz, Mugetatik kanpo: Euskal Rocka Katalunian izeneko ekimena antolatu dute. Ekimen hori aurkezteko dira gaur, Bermeoko Kafe Antzokian.
Ekimen barri horren nondik norakoak azaltzeko agertu dira gaur Bermeoko Kafe Antzokian, herriko alkate Idurre Bideguren, Euskal Herriko Musika Etxe Sareko kide Amets Rodriguez eta Asier Santos eta Planetaleta musikaria.
Euskal Herriko Musika Etxeek bultzatutako ekimen horren helburu nagusia, mugetatik kanpo talde euskaldunei bultzada emotea dela azaldu dute gaurko aurkezpenean; hala, ezagutzera emon ahal izateko eta horien publikoa areagotzeko. Horretarako, «ezinbestekoa da oinarri baztuk ezartzea gure sortzaileak mugetatik kanpo Euskadi eta kalitatea kontzeptuekin erlazionatzeko», adierazi dute.
Euskal Herriko Musika Etxeen sareak Getxoko Moby Dick taldea eta Planetaleta musikaria eta Gernika-Lumoko The Riff Truckers taldea hautatu ditu euskal rock-a ezagutarazteko bide horri ekiteko. Aretoei dagokionez, Bermeoko Kafe Antzokia, Gasteizko Jimy Jazz, Biarritzeko Atabal eta Bilboko Bilborock erabiliko dituzte aipatu proiekturako. Dena den, horiez gain, beste leku batzuk be erabiliko dituzte, aurrerantzean gauzatuko dituzten ekimenetarako. Horren harira, aretoez haratago doan ekimena dela argi utzi nahi izan dute; izan be, «filosofia bat be bada». Kaleak, aretoak, herria… ahalik eta leku gehien hartuko dituzte.
Moby Dick, The Riff Truckers eta Planetaleta musikari bizkaitarrak datorren astean Kataluniarantz abituko dira, bertako zenbait aretotan euskal rocka eskaintzeko. Hain zuzen be, hilaren 23an Matarón, 24an Terrasan eta 25ean L´Hospitaleten emongo dituzte kontzertuak.
Euskal Herriko musika taldeek ekimenean parte hartzeko aukera dutela gogorarazi dute antolatzaileek; horretarako, facebook sare sozialaren bitartez emon beharko dute izena; hain zuzen be, Euskal Herriko Musika Etxe sarea profilean. Euren webgunea (www.musiketxeak.eu) belantzen ari direla aipatu dute.