Erreportajea: «Planik ez daukan» Gazte Plana
Aurrerapena:
Muxikako Udala izan zen zen Busturialdeko Gazte Planetik ateratzen lehena, EAJ agintean zela. Kultura Batzordean hartu zuten erabakia, eta udalbatzarrean ez zen erabaki horren gaineko eztabaidarik emon. Ezker abertzalearen zinegotzia zen Onintza Enbeita garai hartan, eta gogoan ditu Muxikari Busturialdeko Gazte Planetik ateratzera eroan zizkion arrazoiak. «Udalak dirua emoten zion urtero Gazte Planari, ustez herrian gazteentzako jarduerak antolatzeko. Gazteekin be batu zen Gazte Planeko teknikaria, eta proposamen piloa egin zioten. Horietatik bakarra bete zuten». Argazkilaritza ikastaroa egin zuten Muxikan, «baina ez bereziki txukun, ezta ondo be». Hala, Gazte Plana garatzera bideratutako dirua –6.000 euro inguru urtean– erabili barik geratuko zela ikusita, herrian jarduerak antolatu behar zutela pentsatu zuten. «Bertso afaria egin genuen, herriaren ekimenez».
[…]