Errepideen Plan Sektorialaren irizpideak berrikusteko eskatu dio Bilduk Bizkaiko Aldundiari
- Bilduko batzarkideek alderdi politikoei eta Bizkaiko Foru Aldundiari egin dioten proposamena geure egiten dugu; hau da, 2011n egindako Errepideen Plan Sektorialean erabakitako azpiegiturei dagozkien irizpideak guztion artean adostu, planeatu eta berrikustea nahi dugu. Baita bidesarien gaineko foru araua ere. Orain arte egin diren azpiegiturak ez dira ekonomikoki bideragarriak izan, ingurumenean kalte handiak eragin dituzte eta ez dute lagundu trafiko bolumena gutxitu eta garraio publikoa sustatzen.
- Ardatz erradialen ibilbideak berriro ere aztertzea nahi dugu herrien ekarpenak entzunda, ekonomiko zein ingurumen aldetik jasangarrienak diren erabakiak hartzeko.
- Gure udalerrietan ditugun trafiko eta segurtasun arazoak konpontzeko beharra daukagu, eta horrek izan behar du lehentasuna. Herriguneak zeharkatzen dituzten errepide arriskutsuak edo trafiko astun asko hartzen dutenak berrikusi eta konpondu behar dira.
- Foru Aldundiaren lehentasuna garraio publikoa izan dadin eskatzen dugu, eta egin ditzatela garraio sistema benetan publikoa lortzeko beharrezko inbertsioak, trenbide sarea sendotuz, esate baterako. Garraio ezberdinen arteko lotura eskatzen dugu: autobusa, tranbia, metroa… eta ibilbide laburretarako bizikleta, adibidez.