Urdaibaiko arraunlariek gauez jokatu den lehenengo estropada irabazi zuten, iragan zapatuan. Estropada hasi aurretik, Bermeoko taldearen eta Kaikuren arteko borroka estua aurreikusten zuten zaleek, baina lehiak luze bat iraun zuen bakarrik. Izan be, bigarren luzetik aurrera, Urdaibai nagusitu zen. Hala estropada amaieran 9 segunduko aldea lortu zuten bermeotarrek.
Lekeitioko eta Elantxobeko arraun taldeak be, Bilboko estropada jokatu zuten, eta maila ona emon zuten. Isuntza, esaterako, laugarren postuan sailkatu zen TKE mailako hiru traineruren atzetik.
Elantxobetarrak, bestalde, seigarren postuan sailkatu ziren. TKE mailako San Pedro traineruari irabazi ostean, sailkatu ziren seigarren postua.