Bikain hasi du Kepa Ruizek duatloi denboraldia
Euskal Herriko zirkuiturako denboraldiko lehenengo proba puntuagarria jokau dute asteburuan Busturialdeko duatletek: Sprint distantziako Barakaldoko hamahirugarren duatloia (5km-19’5km-2’5km). Irabazi ez arren, bertokotik izan da podiumean, Kepa Ru...
Euskal Herriko zirkuiturako denboraldiko lehenengo proba puntuagarria jokau dute asteburuan Busturialdeko duatletek: Sprint distantziako Barakaldoko hamahirugarren duatloia (5km-19’5km-2’5km). Irabazi ez arren, bertokotik izan da podiumean, Kepa Ruiz Itxazo mundakarra sailkatu baita bigarren Club Triatlon Barakaldok eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatutako proban. Gizonezkoetan Jose Almagro nagusitu da, 0:55:09ko denboragaz; emakumezkoetan, Lourdes Oiartzabal, 1:06:37ko denboragaz. Taldeka, Saltoko-Trikideak izan da irabazlea.
Sailkapena:
Gizonezkoetan:
- Almagro Valero, Jose 127 t. Santander – 0:55:09
- Ruiz Itxazo, Kepa 1 Kebi -triatlon – 0:55:26
- Arnaiz Uribarren, Beñat 120 saltoki trikideak – 0:55:55
Emakumezkoetan:
- Oiartzabal Etxeberria, Lourdes 13 antxintxika t.t. – 1:06:37
- Mintegi Gonalez, Arrate 12 t. santander – 1:07:44
- Murgia Ioldi, Maite 19 trigoi t.t. – 1:13:33