Bilduk Gazte Planagaz elkarkidetza apurtu duela salatu du EAJk
Bilduren agintean dauden udalerriek gazteentzako eskualdeko ekimenak ez finantzatzeko erabakia hartu dutela salatu du Busturialdeko EAJk, prentsa ohar bidez. “Udalerrien berezitasunak kontuan hartu barik, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren irizpideei jarraituz eskualdeko udalen artean adostutako lankidetza akordioak apurtzeko erabakia hartu dute”.
Erabaki hori kritikatzeaz gain, gazte asanbladen bitartez Bilduk gazteak “manipulatu eta politizatu” gura dituela esan du EAJk.