Berritasunekin dator merkatarien otsaileko azoka
Hamar urte beteko ditu aurten Gernika-Lumoko Merkatari, Ostalari eta Zerbitzu enpresen Elkarteak antolatzen duen azokak. Hala, aurten, berritasunak dakartza otsaileko azoka horrek. Eguenetik zapatura, hogei bat enpresak euren produktuak salgai ipiniko ...
Hamar urte beteko ditu aurten Gernika-Lumoko Merkatari, Ostalari eta Zerbitzu enpresen Elkarteak antolatzen duen azokak. Hala, aurten, berritasunak dakartza otsaileko azoka horrek. Eguenetik zapatura, hogei bat enpresak euren produktuak salgai ipiniko dituzte Merkatu plazan, prezio berezietan. Gainera, orain arte azokan egon ez diren sektore desberdinetako enpresak be izango dira: optikak, estetika dendak edota txakurrei zuzendutako zerbitzu enpresak, esaterako. “Horiek, gainera, beraien produktuak eroango dituzte azokara, jendeari erakusteko eta herritarrek probatu ahal izateko”, elkarteko kudeatzaile Naira Iturbek jakinarazi duenez.
Erosleen artean bi lagunentzako asteburu pasa eta jakiekin prestatutako otzara bi zotz egingo dituzte, zapatuan, 14:00etan. Saria han bertan emongo dutela jakinarazi dute azokaren arduradunek.