Kalitatearen Goreneko Ziurtagiria lortu du Egoinek
Eako Egoin enpresak Zur industrien Ikerkuntzarako Elkarteak eta Kataluniako Eraikuntzaren Teknologia Industriak emoten duten ziurtagiria lortu du. Hain zuzen, bost zigilu eskuratu ditu zurgintzan lan egiten duen enpresa horrek. Enpresako arduradun kome...
Eako Egoin enpresak Zur industrien Ikerkuntzarako Elkarteak eta Kataluniako Eraikuntzaren Teknologia Industriak emoten duten ziurtagiria lortu du. Hain zuzen, bost zigilu eskuratu ditu zurgintzan lan egiten duen enpresa horrek. Enpresako arduradun komertziala den Unai Gorroñok zigilu horiek hartzeak merkatu zabalago baterako ateak irekiko dizkietela esan du, eta pozik agertu da lortutakoagaz. Besteak beste, eraikuntza publikoa egitea ahalbidetu die errekonozimendu barriak, baita 15 solairu arteko eraikuntza handiak egitea be. “Orain arte 3 solairu arteko eraikuntzak egin genitzakeen”.