Mendatako Udalak Zarrabenta auzoa eraberritu gura du, eta horretarako zenbait egokitzapen jarri ditu martxan. Zarrabenta auzoa eraberritzeko lehenengo pausoa, esaterako, probalekuari estalkia jartzea da. Hala, euria egiten duenean be, herri kirol saioak antolatzeko aukera izango dute, eta auzoko biztanleek elkarrekin egoteko aterpe bat izango dute. Lanean zeuden beharginek azaldu dutenez, estalkia jartzeko lanak amaitu dituzte, baina “probalekua jartzea” falta zaie.