Kudeaketa gardenagaz konpromisoa hartu zuela eta, Udalaren egoeraren barri emoteko jendaurreko agerraldia egin du Bermeoko Bilduk. Besteak beste, 2011ko udal aurrekontuan 1.843.555 euroko desoreka aurkitu dutela salatu dute Idurre Bideguren alkateak eta zenbait zinegotzik. Horrez gain, Bermeoko Udalaren baitako Beruala S. A. elkarteak, orotara, 13.000.000 euroko zorra daukala be azaldu dute. Nabaritu dituzten desorekei dagokienez, aurrekontuan hainbat gastu agertu ez izana salatu dute; Lamerako behegainarena (873.795 euro), Almikako bidearena (200.000 euro), Zaharren egoitza pribatuari prestakuntza ikastarorako emondakoa (149.000 euro), Lanbide Hastapenarena (113.575 euro), Uemarekiko zorra (lehen, 36.000 euro; orain adostutakoa, 23.425 euro), telefonoa, gasa eta argindarra bezalako gastu arruntena (180.000 euro) eta Mañuko idi probena (27.180 euro), kasurako. Horren ondorioz, desoreka ia bi milioi eurokoa dela nabarmendu dute. Beruala elkarteak egun bizi duen egoera be izan zuten hizpide Kafe Antzokira hurbildutako herritarren aurrean. Beruala (Bermeoko Urigintza Barriztatzeko Elkartea) alde zaharrari bizitasun handiagoa emoteko sortu zala gogorarazi zuten. Baina, Berualaren gaur egungo egoera ekonomikoak aho zabalik utzi zituen asko eta asko; izan be, Berualak gaur egun 13.000.000 euroko zorra duela jakinarazi zuten. «Alarma faltsuak» sortzea leporatu dio Bermeoko EAJk koalizioari Bilduk Udalaren egoera ekonomikoaren errepasoa eginda, koalizioaren jokabidea kritikatu du EAJk, asmo bakarra «herritarrak engainatzea» eta «alarma faltsua sortzea» izan [...]
Atzo gauean eta gaur goizean izan den haizeteak argindar barik utzi ditu Gernika-Lumo eta inguruak. Gernikan herri osoan joan da argia goizean goizetik. Erdialdean 7:30erako konpondu da arazoa, baina ez da hala izan industrialdean. Bekoibarran, Ibarran...
Bermeoko Udalak azken Osoko B ilkuran 2012rako ordenantza fiskalak onartu zituen. Hala, Udalerako «ekonomikoki legealdirik gatzenetarikoari» aurre egiteko, baliabideen optimizazioaren, zerbitzuen murrizketarik ezaren eta kalitatezko zerbitzuak eskaintzearen alde agertu da Bermeoko Udala. Hori horrela izan dadin, beste hainbat neurriren artean, zerga eta tasak KPIra egokitzeko erabakia harru du Udalak. «Ongizate estatua krisian dagoela esaten dutenekin ez gatoz bat», azaldu zuen azken Osoko Bilkuran Idurre Bideguren Bermeoko alkateak. «Egin behar duguna da, baliabideak era onenean aprobetxatu, eta etorkizunean herriak jasan ahal izango dituen zerbitzu publikoak emon». Azken finean, 2012.urterako onartutako ordenantza fiskaletan neurri batzuk hartu ditu Udalak, prezio fiskala birbanatze aldera, zerga eta tasak familien errealitate ekonomikoetara egokituz; hala, gehien daukanari gehien eskatuko zaio. Horretarako, datorren urtean tasa eta zergak KPIra egokituko dituzte. Era berean, tasak eta prezio publikoak zerbitzu baten truke ordaintzen direla kontutan hartuz, Udalak prezio publikoak zerbitzuen kostuen arabera ezartzea erabaki du, Udalak eta herritar guztiek kostu horren zatirik handiena gain ez hartzekotan. Udaleko zerbitzu guztien kostu unitarioen azterketa sakona egin ondoren, Kirol Patronatuan eta Gizarte Ongizatean prezioen igoerak sumatuko dituzte herritarrek. Udal Zaharren Egoitzan, esaterako, orain arte gaituen eta ezgaituen artean izandako tasa bereizketa hori kendu eta tasa bera ordainduko dute guztiek; izan be, «errealitateak esan digu [...]
Urriaren 25a jai eguna izatearen «inposaketari herri gisa» erantzutera hainbat arlotako gizarte eragile eta mugimenduek egindako deiari erantzun diete gaur ehunka herritarrek. Gernika-Lumoko Lizeo Antzokia bete egin da eguneko ekitaldi nagusian. Bertan, ehunka herritar batu dira, gazte nahiz heldu, belaunaldi ezberdinak elkarrekin, «esperientzia eta bizipen ezberdinekin baina batzen gaituen helburu berarekin: Euskal Herri aske eta burujabe baten ametsa», Bai Euskal Herriari mugimenduko kide Naroa Gerestak esan duenez. «Errealitate bilakatzen ari garen ametsa». Euskal Herriak alternatiba errealak eta egingarriak badituela erakusteko, gainera, Herri Eskolak antolatu dituzte gaurko egunerako. Bost herri eskola egin dituzte gaur goizean: Historiakoa, sozioekonomiakoa, instituzioen bitartez nazio egituratzearena, hezkuntzarena eta gazteriari buuzkoa. Parte hartzea handia izan da bost eskola horietan, Euskal Herriko hainbat lekutatik heldutako laurehun lagun baino gehiago izan baitira, bost eskoletan banatuta. Gazte zein helduak, adin guztietako jendea batu da gaur Gernika-Lumoko Herri Eskoletan. Gernikako Estatutua onartu zuten orain 32 urte, urriaren 25ean. Eta ordutik Euskal Herriari nazio gisa dagozkion eskubideen «urraketak etengabekoak» izan direla salatu zuten Herri Eskoletako antolatzaileek joan den astean emon zuten prentsaurrekoan. Urriaren 25a egutegian gorriz agertu den lehen urtea izan da, eta «gorriz inposatuak zaizkigun beste hainbeste jai egun arrotz bezala, guk ez dugu urriaren 25a jai eguntzat hartuko, ez dugu [...]
Gernikako Estatutuaren inguruko erreferenduma egin zuten eguneko urteurrenean jai hartu ordez Herri Eskolak egingo dituzte Gernika-Lumon. 10:00etatik aurrera, hainbat gai landuko dituzte: sozioekonomia merkatu plazan; historia Elai-Alai aretoan; Nazio ...
6.200 eurotan erosi du Morgako Katxi jatetxeak gaurko azokan irabazle izan den gaztaren erdia. Ez da iazko errekorra gainditu; 2010ean 7.700 eurotan erosi baitzuen Mungiako Taskas jatetxeak gazta erdia. Elgoibarreko Mausitxarena izan da gaur enkantera atera duten lehen saria. Gaztaz gain, azokako sariak be banatu dituzte 14:00etan, Merkurio iturrian. Eskualdekoen artean, Mari carmen Alzibar gernikarrak lehenengo saria hartu du loren atalean. Txilar ezti onenaren saria, barriz, Kortezubiko Jabier Larrinagak hartu du. Hainbat izan dira eguraldi ona aprobetxatu eta azokara hutsik egin gura izan ez dutenak, eta goizean goiz etorri da kanpotik jendea. Bihar jaieguna izanik, dagoeneko gainezka dago herria. Udaltzaingoak emondako datuen arabera, 100.000 lagun baino gehiago batuko dira gaur Gernika-Lumon. “Herriko aparkalekuak beteta daude, eta jende asko ari da heltzen trenez eta autobusez”. Herrira autoz heltzeko be arazoak daude. “Auto ilarak Autzaganeraino heltzen dira”. Iaz baino postu gutxiago ipini dituzte aurten Urriko Azken Asteleheneko azokan. 2010ean 355 izan baziren, 277 dira aurten Gernika-Lumoko kaleak hartu dituztenak. Halanda be, dauden postuetako saltzaileek eguraldi ona eta jai bezpera izatea igarri egiten dela aipatu dute eta, esan dutenez, jendea aurreko urteetan baino goizago hasi da postuetara hurbiltzen eta erosten. 09:00etan zabaldu dituzte postuak: barazkiak; artisauen produktuak; kontserbak; gazta; ogia eta euskal pastela; [...]
Egunotan azken ukituak emon ondoren, bihar eta etzi inauguratuko dute ajangiztarrek Eleizalde auzoko frontoia. Itxura modernoa daukan pilotalekua behar bezala estreinatzeko, gainera, bestelako ekitaldi batzuekin batera profesionalen pilota partidak antolatu ditu Ajangizko Udalak. Hala, Berasaluze VIII.aren eta Zabalaren arteko norgehiagoka eta Urrutikoetxearen eta Apraizen artekoa ikusi ahal izango da zapatuan. Dena den, barikuan hasiko dira ekitaldiak, 19:30ean Bizkaiko atzoko, gaurko eta biharko pilota izango baitute hizpide kultur etxean. Zapatuan, bestetik, Arkupeko eta Lea Ibarrako pilotarien arteko partidak, dantza saioa, bertsolariak, omenaldiak… izango dira Ajangizen, 17:00etatik aurrera. 36 metroko luzera dauka frontoiak eta, pilota partidetarako ez ezik, aterpe legez erabiltzeko edota ekitaldiak antolatzeko erabili gura dute. Pilotaleku barria eraikitzeko 780.000 euro inguruko aurrekontua izan du Udalak. Egitaraua Urriak 28, 19:30ean. Berbaldia Ajangizko kultur etxean, Bizkaiko atzoko, gaurko eta biharko pilota izenburupean. Hizlariak: Roberto Garcia Ariño, Oier Zearra, Pablo Berasaluze, Iñaki Gorostiza, Imanol Agirre eta Alexis Apraiz. Moderatzailea: Ainhoa Furundarena. Urriak 29, 17:00etatik aurrera. Arkupe taldekoen eta Lea Ibarrako pilotarien arteko partida: Etxebarria-Pascual eta Legarra-Salutregi. Ostean, Ajangizko Artxube dantza taldearen saioa eta Andoni Egaña eta Onintza Enbeita bertsolariak. Ajangizko pilotariei omenaldia eta Gerrika pilotariari omenaldia izango dira dantza saioaren eta bertsolarien saioaren ondoren. Pilotari profesionalen arteko pilota partidak: Berasaluze VIII.a-Zabala eta Urrutikoetxea-Apraiz. [...]
Bermeoko Udalak urriaren 20an ospatutako Osoko Bilkurak Hiri Antolamendurako Plan Orokorra behin betiko onartu du; lehen aurreikusitako eremu batzuk etenda geratu dira, eta puntu estrategiko batzutan aldaketak egitea aurreikusi dute. Duela 6 urte inguru hasi ziren aipatu plana garatzen, eta azkenean, Osoko Bilkurak Plan Orokorra onartzea lortu dute Bermeon. Bermeoko Udalak Hiri Antolamendurako Plan Orokorra herriko garapen urbanistikoa antolatzeko tresna garrantzitsua dela uste du. Gainera, herriak duen orografia dela eta arazo bat daukala uste du. «Guk gure eskualdearen alde egiten dugu», azaldu du Bermeoko Udalak. Horregatik, eta herriko garapena gehiago ez atzeratzeagatik, Bermeoko Udalak plana onartu du etorkizunean plan berezien bitartez aldaketak agiteko asmoa erakutsiz. Besteak beste, etorkizunean geltoki intermodala egiteko aukera aurreikusten du Udalak; autobus, tren edo bestelako garripo publikoak batzen dituen geltokia, alegia. Horretarako, Udalak datozen lau urteetan proiektu hau jorratzeko lan egingo du, plan berezien bidez, plan orokorrean txertatuz. Bestalde, gune berdeak errespetatzearen alde egingo du Udalak; hala nola, Bermeoko hilerriaren aurreko berdegunearen azpian lur azpiko aparkalekuak egitea debakatu du. Kiroldegi pista, eskualdekoa Gainera, industria gunea be aldatu beharreko beste gai garrantzitsu bat dela uste du Udalak. Azkenik, Bermeoko Udalak kiroldegi pista eskualdekoa izan behar dela defendatzen du. «Ez digu axola nun kokatu pista; Bermeon egitea zaila [...]
Muxikako Inama lantegiko beharginek ordubeteko lanuzteak egingo dituzte datozen asteetan, eta eguaztenean egingo dute horietako lehenengoa, 11:00etatik 12:00etara. Lehenengo elkarretaratzea enpresaren aurrean egingo dutela jakinarazi du langileen komit...
Euskal herritarrek zabaldu barri den konponbide prozesuan parte hartu behar dutela aldarrikatu eta Gernikako Akordioak zapatu honetan Bilbon egingo duen manifestaziora joateko eskatu dute sinatzaileek. Atzo Gernika koadroaren erreprodukzioaren aurrean ...
FINSA-Inamak Muxikan duen lantegia urte bukaerarako zarratu gura dutela jakinarazi zieten atzo enpresako arduradunek langileen ordezkariei. Erabakiak printzipioz atzera bueltarik ez duela azaldu du langileen komiteko bozeramale David Palaciosek, “eta hiru astetan egutegi bat aurkeztuko digutela esan ziguten atzo, urte amaiera arte jarraituko dituzten pausoekin”. Muxikako enpresa itxita, hango langileak lanik barik utziko dituztela esan du Palaciosek, “hala aurreikusten dugu gehienentzat. Batzuek agian beste lantegi batzuetara joateko aukera izango dute. Baina hori guztia negoziazioen araberakoa izango da”. Enpresak hartu duen erabakiagaz ez daude ados langileak: “Arazo ekonomikoaren atzean izkutatzen dira, jarduteko ingurumen baimena lortzearen arazoa be horren atzean izkutatuz”. Baimen hori eskuratzeko konpromisoak hartu eta inbertsioak egin beharko lituzke enpresak, “eta hori ez zaie interesatzen”. Palaciosen esanetan, “merkeago ateratzen zaio enpresari jendea kalera botatzea inbertsioak egitea baino”. Irtenbide baten eske Muxikako lantegia zarratzeko erabakiari aurre egingo diote langileek, “eta eskumena duten instituzioei eskatuko diegu enpresak aurkezten duen espedientea onar ez dezala”. Azaroaren 3an batuko dira Ingurumen saileko arduradunekin, “eta enplegu eta gizarte gaietarako saileko arduradunekin zein Industria sailekoekin be batzarrak eskatu ditugu”. Bileren helburua enpresaren itxiera saihestea zela azaldu du langileen ordezkariak, “baia erabaki hori mahai gainean dagoela irtenbide bat exijituko diegu”. Bitartean, atzo iragarri zituzten mobilizazioen egutegiagaz aurrera egingo [...]