Espainiako Kongresurako EAJren Bizkaiko zerrendaburua izango da barriro Josu Erkoreka
Azaroaren 20an izango diren hauteskunde orokorretarako hautagaiak erabaki zituen joan den barikuan EAJren Aberri Batzarrak, Bilboko Sabin etxean egindako asanblean. Duela lau urte bezala, Josu Erkoreka bermeotarra izango da Bizkaiko zerrendaburua Espai...
Azaroaren 20an izango diren hauteskunde orokorretarako hautagaiak erabaki zituen joan den barikuan EAJren Aberri Batzarrak, Bilboko Sabin etxean egindako asanblean. Duela lau urte bezala, Josu Erkoreka bermeotarra izango da Bizkaiko zerrendaburua Espainiako Kongresurako.
Biharamunean aurkeztu zituen EAJk bere hautagaiak, Bilbon bertan. Josu Erkoreka diputatu jeltzaleak ziurtatu zuenez, aurrerantzean azken urteetako ildoari jarraituko dio alderdiak, eta ez du norabide politikoa aldatuko: «Aztoratuta dauden alderdiek eta erakundeetako parte hartzea irregularki planteatzen duten alderdiek ez dute zertan gure ildoa aldatu behar. Guk azken 34 urteotan egin duguna egiten jarraituko dugu». Gaineratu duenez, ildo politikoari ez ezik, egungo diputatu kopuruari ere eusten saiatuko da EAJ —egun sei ordezkari ditu Kongresuan—.