Domingo Alegria plaza egokitzeko lanak hasi ditu Udalak
Urte amaierarako amaitu gura ditu Udalak Domingo Alegria plaza berrantolatzeko lanak. Gaur hasi dira inguru horretan lanean, eta plaza egokitzeaz gain, San Roke kalean be hobekuntzak egin gura dituzte. Besteak beste, irisgarritasuna hobetu gura du Gern...
Urte amaierarako amaitu gura ditu Udalak Domingo Alegria plaza berrantolatzeko lanak. Gaur hasi dira inguru horretan lanean, eta plaza egokitzeaz gain, San Roke kalean be hobekuntzak egin gura dituzte.
Besteak beste, irisgarritasuna hobetu gura du Gernika-Lumoko Udalak, eta oinezkoei lehentasuna emon, inguru hori horientzako erosoago eginez. Egingo dituzten lanen ostean, inguruea nabarmen itxuraldatuko dela aipatu du Gernika-Lumoko Udalak. «Proiektu horrekin gune guztiaren irisgarritasuna hobetu gura dugu, guneari pertsonalitate handiagoa emoteko helburuagaz».
Lanok egiteko 310.000 euroko inbertsioa egingo du Udalak.