Lau urtean Bermeoko alkate izan ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasun Zuzendaritzako buru izendatu dute Xabier Legarreta (Bermeo, 1977). Berdintasun Zuzendari nagusia izango zara datozen lau urteetan. Zein izango da zure egitekoa eta zeintzuk lan ildo nagusiak? Zuzendaritza honetara sartzean, aurreko zuzendari bien lekukoa hartu dut, eta haiek, euren behar eta dedikazioagaz, daborduko ezarri eta finkatu dituzte, batetik, emakumeen eta gizonen berdintasunaren eta generoaren politiken gaineko foru-jardueraren oinarriak, eta, bestetik, herritarren eskubideak eta garapenerako lankidetza. Hori holan, garrantzitsua begitantzen zait hasitako estrategiekin segidutea eta ahal den neurrian hobetzea, honako helburu hauek lortzeko asmoz: Instituzioaren barruan behar egitea, politika guztiak bardintasunaren, eskubideen unibertsaltasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioekin koherenteak izan daitezen. Aipatutako lehen lan ildoaren inguruan, adibidez, zelan ikusten duzu gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdintasuna gaur egungo gizartean? Alkate izan zarenean Bermeon zenbait eraso izan dira emakumezkoen aurka, eta komunikabideetan ia egunero agertzen den gaia da. Personak, orokorrean, eta nire belaunaldikoak, zehazki, bardintasunaren ilusioa deitzen dugun horretan bizi gara sarritan. Legez diskriminaziorik ez dagoen gizarte baten hezi gara. Neskak eta mutilak, itxuraz, leku bardinetara joan gara eta aukerak ez dira, teorikoki, sexuaren arabera emon edo ukatzen. Baina apur bat sakonago begiratuz gero, arin ikusiko dugu emakumeek eta gizonek oraindik ez dutela zeregin bardina [...]
Urte amaierarako amaitu gura ditu Udalak Domingo Alegria plaza berrantolatzeko lanak. Gaur hasi dira inguru horretan lanean, eta plaza egokitzeaz gain, San Roke kalean be hobekuntzak egin gura dituzte. Besteak beste, irisgarritasuna hobetu gura du Gern...