21 urteko neska gernikar bat larri zauritu da Lekeition, moto istripuan
Gaur goizean Lekeition jazotako moto istripu baten ondorioz, 21 urteko Gernika-Lumoko neska bat larri zauritu da. Herriaren erdigunean gertatu da istripua, 09:30 aldera. 28 urteko mutil lekeitiar bat hil da istripuan. Motoa gidatzen zihoan mutila. Sant...
Gaur goizean Lekeition jazotako moto istripu baten ondorioz, 21 urteko Gernika-Lumoko neska bat larri zauritu da. Herriaren erdigunean gertatu da istripua, 09:30 aldera. 28 urteko mutil lekeitiar bat hil da istripuan. Motoa gidatzen zihoan mutila.
Santa Elena etorbidean jazo da istripua, argitu barik dauden arrazoiak tarteko. Honda CB 600F motoaren gidaria, 28 urteko lekeitiarra, berehala zendu da. Gernikarrak zauri larriak zituela eta, helikopteroz eroan dute Gurutzetako erietxera.