Gernika Rugby Taldeko bigarren taldeak Nazional 1.mailara igotzeko azkeneko oztopoa gainditu behar izango du Ejea taldearen (Zaragoza, Espainia) aurka. Kanporaketa partiduak bihar eta datorren astean jokatuko dira; lehenengoa, Gernika-Lumoko Urbieta ze...
Gernika Rugby Taldeko bigarren taldeak Nazional 1.mailara igotzeko azkeneko oztopoa gainditu behar izango du Ejea taldearen (Zaragoza, Espainia) aurka. Kanporaketa partiduak bihar eta datorren astean jokatuko dira; lehenengoa, Gernika-Lumoko Urbieta zelaian eta bigarrena, ostera, Ejean bertan. Joan den zapatuan Irungo taldearen aurkako partidua galdu arren, igoera fasean izateko aukera lortu du Gernika Rugby bigarren taldeak; izan be, kanporaketako bi partiduen ostean, 48-22 aldeko emaitza eskuratu du. Hori dela eta, Nazional 1.mailan toki bat eskuratzekotan, Gernika Rugby Ejea taldearen aurka arituko da bihar 17:00etan hasita, Urbietan.