Morgari buruzko liburua aurkeztuko dute domekan
Morgako Udalak eta Labayru ikastegiak Morga, bizimoduak eta ohiturak liburua aurkeztuko dute domekan, San Isidro egunagaz bat eginez. Herriko historia eta kultura batzen dituen lehenengo liburua da berau eta herritarren laguntzagaz hiru urtean batutako...
Morgako Udalak eta Labayru ikastegiak Morga, bizimoduak eta ohiturak liburua aurkeztuko dute domekan, San Isidro egunagaz bat eginez. Herriko historia eta kultura batzen dituen lehenengo liburua da berau eta herritarren laguntzagaz hiru urtean batutako istorioak eta datuak jasotzen ditu. San Martin elizan egingo dute aurkezpena, 13:00etan (meza ostean). Argitalpena aurkezteagaz batera, parte hartu duten herritarrak omenduko ditu Morgako Udalak.