Bikote bat atxilotu dute, ume bat bahitzen saiatu delakoan
Gernika-Lumoko udaltzainek bikote bat atxilotu zuten atzo gauean, bi urteko ume bat bahitu nahi zutelakoan. Ondoren Ertzaintzaren esku utzi zituen, eta laster bidaliko dituzte epailearen aurrera. Polizia iturrien arabera, atzo gaueko zortziak alde...
Gernika-Lumoko udaltzainek bikote bat atxilotu zuten atzo gauean, bi urteko ume bat bahitu nahi zutelakoan. Ondoren Ertzaintzaren esku utzi zituen, eta laster bidaliko dituzte epailearen aurrera.
Polizia iturrien arabera, atzo gaueko zortziak aldera izan zen gertaera Gernika-Lumoko industriagunean, Beko Ibarran. Ustez, bikotea haurrarengana joan, eskutik heldu eta bahitzen saiatu zen; umearen amak eragotzi zien eramatea.