BBK sariketatik kanpora geratu da Busturialdea
BBK sariketatik kanpo geratu da Busturialdea, herenegun Durangon jokatutako finalaurrekoan Ipr Uribek baino puntu gutxiago lortu baitzituen. Hain zuzen, guztira 402,5 puntu batuta sailkatu dira Ipar Uribeko sei bertsolariak. Busturialdeko seikoteak, aldiz, 344,5 puntu gehitu zituen.
Hala, Ipar Uribeko bertsolariena baino saio hobea egin beharko dute Lea Artibaikoek hilaren 14an, 19:00etan, Bilboko Kafe Antzokian jokaatuko den BBK sariketaren finalean. 18 urtez azpikoetan ariko dira Josune Aramendi, Aissa Intxausti eta Elene Lejarzegi, Lea- Artibaitik. Ipar Uribeko Maialen Markaidaren Inazio Vidalen eta Imanol Uriaren saioa hobetu beharko dute. Eginkizun bera izango dute Nerea Ibarzabalek, Eneko Arratek eta Xabat Galletebeitiak, 19 eta 24 urte bitartekoetan. Ipar Uribeko Peru Vidal, peio Arondo eta Arrate Illaro bertsolariak izango dituzte aurrez aurre, eta haiek baino puntu gehiago batu beharko dituzte Lea-Artibaikoek, BBK sariketaren finala lortu gura badute.