Konpondu dute Elantxobeko porturako errepidea
Elantxobeko portura doan errepidearen zati bat apurtu egin zen joan den azaroan, denboralearen eraginez. Joan den astean amaitu zituzten errepidea konpontzeko lanak. Lan horiek bukatu artean, portura doan errepidea itxita izan dute herritarrek eta bisi...
Elantxobeko portura doan errepidearen zati bat apurtu egin zen joan den azaroan, denboralearen eraginez. Joan den astean amaitu zituzten errepidea konpontzeko lanak. Lan horiek bukatu artean, portura doan errepidea itxita izan dute herritarrek eta bisitariek, 08:30etik 17:00etara bitartean. Gainerako orduetan ibilgailuak txandaka igarotzen ziren ezkerreko erreitik.