Josu Munitiz: “Kaleratu ditudan eleberri bietan batailak egon dira oinarrian”
Josu Munitizek (Bermeo, 1970) Ezpataren erreinua nobela aurkeztuko du bihar Bermeoko Udal Liburutegian, 19:00etatik aurrera. Idazlearen bigarren lana da Ezpataren erreinua, baina hirugarrena be «bidean» daukala azaldu du bermeotarrak. Oraingoan be Bilboko Ediciones Beta argitaletxeagaz kaleratuko du 204 orrialdeko eleberria. Zer kontatzen du ‘Ezpataren Erresuma’ nobelak? XII. mendeko azken hamarkadan oinarritutako nobela da, Gaztelako Alfonso VIII.a eta Nafarroako Sancho Azkarra erregeen arteko liskarretan. Nafarroako erresumako mugan dauden zenbait herrixkatan lapurretak egin eta biztanleak hiltzen ditu mertzenario talde batek. Otxandio familia bakean bizi da, baina, zorigaiztoko gertakarien erruz, etsipena ezagutuko du sendiak. Ane eta Juantxo Otxandioren bizitzak bat-batean aldatuko dira eta, bakoitza bere aldetik, errudunak aurkitzen saiatuko dira. Zer nabarmenduko zenuke nobela barritik? Nafarroako armarriak jasan duen aldaketa. Hasiera batean arrano beltza zen Nafarroako armarria, baina Navas de Tolosako (Jaen, Espainia) batailaren ostean, gaur egungo kateak agertzen dira armarrian. Liburuan aldaketa horren zergatia azaltzen dut, eta oso interesgarria da. Navas de Tolosako bataila hartzen duzu abiapuntutzat eta lehenengo nobela Matxitxakoko batailan girotu zenuen. Gerra nobelak idaztea gustuko duzu? Kaleratu ditudan eleberri bietan batailak egon dira oinarrian, baina beti ez da horrela izango. Hirugarren nobela prestatzen hasi naiz eta horretan ez dago batailarik. Zein da hirugarren eleberrian landuko duzun gaia? 1918an Bizkaiko [...]
Josu Munitizek (Bermeo, 1970) Ezpataren erreinua nobela aurkeztuko du bihar Bermeoko Udal Liburutegian, 19:00etatik aurrera. Idazlearen bigarren lana da Ezpataren erreinua, baina hirugarrena be «bidean» daukala azaldu du bermeotarrak. Oraingoan be Bilboko Ediciones Beta argitaletxeagaz kaleratuko du 204 orrialdeko eleberria.
Zer kontatzen du ‘Ezpataren Erresuma’ nobelak?
XII. mendeko azken hamarkadan oinarritutako nobela da, Gaztelako Alfonso VIII.a eta Nafarroako Sancho Azkarra erregeen arteko liskarretan. Nafarroako erresumako mugan dauden zenbait herrixkatan lapurretak egin eta biztanleak hiltzen ditu mertzenario talde batek. Otxandio familia bakean bizi da, baina, zorigaiztoko gertakarien erruz, etsipena ezagutuko du sendiak. Ane eta Juantxo Otxandioren bizitzak bat-batean aldatuko dira eta, bakoitza bere aldetik, errudunak aurkitzen saiatuko dira.
Zer nabarmenduko zenuke nobela barritik?
Nafarroako armarriak jasan duen aldaketa. Hasiera batean arrano beltza zen Nafarroako armarria, baina Navas de Tolosako (Jaen, Espainia) batailaren ostean, gaur egungo kateak agertzen dira armarrian. Liburuan aldaketa horren zergatia azaltzen dut, eta oso interesgarria da.
Navas de Tolosako bataila hartzen duzu abiapuntutzat eta lehenengo nobela Matxitxakoko batailan girotu zenuen. Gerra nobelak idaztea gustuko duzu?
Kaleratu ditudan eleberri bietan batailak egon dira oinarrian, baina beti ez da horrela izango. Hirugarren nobela prestatzen hasi naiz eta horretan ez dago batailarik.
Zein da hirugarren eleberrian landuko duzun gaia?
1918an Bizkaiko Golkoan izan zen galerna egongo da istorioaren oinarrian eta Bermeoko herrian girotuko dut.