Berrehun atletak baino gehiagok emon dute izena Nazioarteko Duatloirako
XVI Nazioarteko Sprint-Duatloia lehiatuko dute zapatuan, Gernika-Lumon. Dagoeneko berrehun atletek baino gehiagok emon dute parte hartzeko izena, 215k gizonezkoen kategorian eta 20k emakumezkoen kategorian. Irteera lerroan puntako kirolariak izango dir...
XVI Nazioarteko Sprint-Duatloia lehiatuko dute zapatuan, Gernika-Lumon. Dagoeneko berrehun atletek baino gehiagok emon dute parte hartzeko izena, 215k gizonezkoen kategorian eta 20k emakumezkoen kategorian.
Irteera lerroan puntako kirolariak izango dira aurten be, gizonezkoen kategorian 2008an munduko txaapeldun eta 2010ean txapeldunorde izandako Rob Woestenborghs belgiarra, esaterako. Harekin lehiatuko dira, besteak beste, 2010ean Europako duatloi txapelduna izandako Sergey Yakovlev errusiarra, 2009-2010 Espainiako duatloi txapeldun Victor del Corral edota Australiatik azken urteetan Gernikara etorri izan diren Raf Baugh eta James Attad.
Emakumezkoen artean be aipatzekoa da Virginia Berasategi bizkaitarra eta Kantabriako (Espainia) Inma Pereiro be Nazioarteko Sprint-Duatloian izango direla. Etortzekoa zen Ruth Van der Meijdenek, azkenean, ezin izango du zapatuan Gernikan egon. Beraz, Berasategi eta Pereiro izango dira emakumezkoen artean faborito.
Horiek denak lehenengo postua lortzeko lehiatuko dira datorren zapatuan, Gernika-Lumon.