Alkatearen dieten auzian Udalak jarritako helegitearen aurkako epaia emon du Auzitegiak
Bizkaiko Probintzia Auzitegiak ez ditu onartu dieten auziari Ereñoko Udalak jarritako apelazio-helegitean emondako arrazoiak. Komunikabide bat auzitara eroan zuen Udalak Juan JoseArribalzaga alkateak osoko bilkura bakoitzeko dieta legez 944,09 euro ja...
Bizkaiko Probintzia Auzitegiak ez ditu onartu dieten auziari Ereñoko Udalak jarritako apelazio-helegitean emondako arrazoiak. Komunikabide bat auzitara eroan zuen Udalak Juan JoseArribalzaga alkateak osoko bilkura bakoitzeko dieta legez 944,09 euro jasotzen zituela kaleratu zuelako.
Lehenengo epaiak komunikabidearien alde egin zuen, eta apelazio-helegitea aurkeztu zuen orduan Ereñoko Udalak. Baina helegite hori aztertu eta barriro komunikabidearen aldeko epaia emon du Bizkaiko Probintzia Auzitegiak