Joan den zapatuan 31 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Ertzaintzak Mundakan, beste bati itxurazko pistola bategaz mehatxuak egitea leporatuta. Zapatu eguerdian jazo zen gertaera, herriko gasolindegi batean. Eztabaida baten ondoren, atxilotutako gizone...
Jonathan Ledesmaren jarreragaz kritiko agertu da Gernika Cluba, «futbolak gisa horretako entrenatzailerik behar ez» duela iritzita. Zuzendaritza batzordeagaz ezer adostu barik 2012ra arteko kontratua zeukan jokalari bat kaleratu zuela-eta entrenatzailea zigortu ondoren, harekin kontratua eteteko berbazko akordioa egin zuten alderdi biek, baina Ledesmak «hitzartutakoa bete ez» duela salatu dute Ramon Berasaluze presidenteak eta Jon Arrien idazkariak. Ledesmaren helburua, horrenbestez, «kalte-ordaina kobratzea baino ez» dela uste dute Gernikakoek. Ledesmak Gernikagaz duen kontratua ekainean amaitzen denez, berbazko akordioan lau hilabetetik bi ordaintzea proposatu zuen Gernikak eta entrenatzaileak onartu egin zuen proposamena, Berasaluzeren eta Arrienen arabera. Ostean, baina, Ledesmaren ordezkariaren deia jaso zuen futbol taldeak, demanda jasoko zuela esanez. «Hori ikusita, Ledesmaren abokatuen bulegora jo genuen. Zigorra altxatzeko eskatu zigun, Alemaniara joan behar zuelako. Abokatuagaz akordio batera iritsi ginen, baina, barriro be, Ledesmak ez du hitzartutakoa bete». Izan be, klubeko ordezkarien esanetan, taldea entrenatzera agertu zen gerora. Bada, Berasaluzeren eta Arrienen iritziz, «ahalik eta diru gehien ateratzea» da entrenatzailearen asmoa. «Bere buruarengan baino ez du pentsatu. Ez du klubarengan pentsatu, ezta bere kideengan be». Gauzak horrela, «demanda jasotzeko arriskua izan arren, negoziatzen jarraitzeko asmorik ez» dutela jakinarazi dute Gernika klubekoek. Ledesma zigortzean Jon Garciak hartu zuen kluba entrenatzeko ardura eta, beraz, «proiektu barri» [...]
Albacora enpresatik baieztatu dutenez, domeka goizaldean Indiako Ozeanoan hondoratu zen Iria Flavia ontzi laguntzaileko tripulazioa onik dago, «sustoa pasatu ondoren». 11 pertsonak osatzen zuten Bermeoko ontziko tripulazioa, eta horietako «lau ingur...