Handia egin gura dute Gernika KESBekoek
Gernika KESB taldeko arduradunak “poz-pozik” daude azkenaldian. Lehenengo nazional mailan jokatzen duen seniorren taldeauste baino denboraldi onagoa egiten dabil, eta “ametsetan” hasi dira. Denboraldia lehenengo bi postuetan bukatuz gero, saskibaloiaren bigarren mailan jokatzeko sailkapen fasean izango dira gernikarrak. Mario Lopez kirol zuzendariak ohartarazi duenez, “oraindik hamar partida falta dira denboraldia bukatzeko, eta lan asko egin beharko dugu”. Taldeak uste baino helburu garrantzitsuagoak ditu begipuntuan, baina amets egiteko aukera irabazi dute. Sailkapen fase horretan izateko bidean, partida garrantzitsua izango dute domekan. 18:00etatik aurrera, Las Gaunas (Logroño, Espainia) liderraren aurka jokatu beharko dute Malosten. Partida irabaziz gero, liderraren parean jarriko dira barriro. Izan be, iragan asteko partida galdu arte, berdinketa zegoen sailkapen nagusiaren lehenengo postuan. Lopezen hitzetan, “partida garrantzitsua izango da”. Garaipena lortzen badute, sailkapen fasean izateko aukera asko dituztela uste du. Ez da erraza izango halan eta be. «Las Gaunas igoera lortzeko prestatu duten taldea da, eta guk bertoko jokalariak baino ez ditugu erabiltzen» argudiatzen du kirol zuzendariak. Lopezek partida “lehiatua eta orekatua” izango dela uste du. “Gogotsu” daudela dio, eta «partida ona» egiteko gai ikusten ditu neskak. Denboraldi guztian bezala jokatzen badute, “irabazteko” aukerak dituztela nabarmendu du. Ildo horretatik, domekako partidan zaleen babesa izatea “ezinbesteko” ikusten dute taldekideek. Alberto Gonzalez [...]
Gernika KESB taldeko arduradunak “poz-pozik” daude azkenaldian. Lehenengo nazional mailan jokatzen duen seniorren taldeauste baino denboraldi onagoa egiten dabil, eta “ametsetan” hasi dira. Denboraldia lehenengo bi postuetan bukatuz gero, saskibaloiaren bigarren mailan jokatzeko sailkapen fasean izango dira gernikarrak. Mario Lopez kirol zuzendariak ohartarazi duenez, “oraindik hamar partida falta dira denboraldia bukatzeko, eta lan asko egin beharko dugu”. Taldeak uste baino helburu garrantzitsuagoak ditu begipuntuan, baina amets egiteko aukera irabazi dute.
Sailkapen fase horretan izateko bidean, partida garrantzitsua izango dute domekan. 18:00etatik aurrera, Las Gaunas (Logroño, Espainia) liderraren aurka jokatu beharko dute Malosten. Partida irabaziz gero, liderraren parean jarriko dira barriro. Izan be, iragan asteko partida galdu arte, berdinketa zegoen sailkapen nagusiaren lehenengo postuan.
Lopezen hitzetan, “partida garrantzitsua izango da”. Garaipena lortzen badute, sailkapen fasean izateko aukera asko dituztela uste du. Ez da erraza izango halan eta be. «Las Gaunas igoera lortzeko prestatu duten taldea da, eta guk bertoko jokalariak baino ez ditugu erabiltzen» argudiatzen du kirol zuzendariak.
Lopezek partida “lehiatua eta orekatua” izango dela uste du. “Gogotsu” daudela dio, eta «partida ona» egiteko gai ikusten ditu neskak. Denboraldi guztian bezala jokatzen badute, “irabazteko” aukerak dituztela nabarmendu du.
Ildo horretatik, domekako partidan zaleen babesa izatea “ezinbesteko” ikusten dute taldekideek. Alberto Gonzalez zuzendaritzako kideak azaldu duenez, “jende asko etorriko da Logroñotik, eta gure neskak babestuta egoteko, saskibaloia gustoko duten gernikarrak Malostera gerturatzea gustatuko litzaiguke”.
Kirol arloan ondo, arlo ekonomikoan gaizki
“Kirol arloan talde arrakastatsua daukagu”, azaldu du Lopezek. Harrobiagaz egindako lanari esker, emaitza onak lortzen ari direla dio. Gernika-Lumokoa Euskal Herriko “harrobirik onenetakoa” da bere hitzetan.
Kirol arloa arrakastatsua izan arren, “arlo ekonomikoan arazo asko” dituztela azaldu du Gonzalezek. Berandu ordaintzen dituzte fakturak eta entrenatzaileek be kobratzeko arazoak izaten dituzte. Zuzendaritzako kideak dioenez, “maila oso altuan” lehiatzen dabiltza, baina diru gehiago izanez gero, helburu garrantzitsuagoengatik “borrokatzeko aukerak” izango lituzkete.
“Sailkapen fasea jokatzeko sailkatzen bagara be, ezin dugu horrek suposatzen duen kostua ordaindu”, jakitera emon du. Udalaren laguntza beharko zuten guztia ordaintzeko.
Ildo horretatik, Gernika-Lumoko Udalari diru laguntza handiagoa emotea eskatu diote. “Ez da sailkapen faseagatik bakarrik”, azaldu dute. Laguntza gehiago izateak Euskal Herriko harrobi onenetako baten biziraupena bermatzen lagunduko lukeela uste dute.
Gaur egun, babesle pribatuak eta jokalarien gurasoek ordaintzen dituzten kuotak dira taldearen diru sarrera bakarrak. “Eskerrak gurasoek esfortzu handia egiten duten”, dio Lopezek.
Gizonezkoen seniorrak mailaz igo dira
Gizonezkoen senior taldeak be igoera lortu du. Lopezek jakinarazi duenez, “datorren denboraldian lurraldekako lehenengo mailan jokatuko dute”. Maila apalagoan lehiatu arren, “oso pozik” daudela esan du kirol zuzendariak.
Dioenez, “Gernika-Lumon oso zaila da gizonezkoen taldeak egitea, eta mailaz igotzea jokatzen jarraitzeko motibazioa da jokalari askorentzat””. Zentzu horretan, Esti Makazagaren lana goraipatu du, gazteak hautatzen egiten duen lanagatik.