Sute txiki bat izan da San Juan kaleko atari baten
Gaur 09:00ak aldera, sute txiki bat izan da San Juan Kaleko etxebizitza bloke bateko atarian. Bizilagunek ohartuta, suhiltzaleek bertaratu behar izan dute, baina ez da arazo larririk izan. Jakinarazi duenez, “umeak eroateko gurpildun ahulki bi er...
Gaur 09:00ak aldera, sute txiki bat izan da San Juan Kaleko etxebizitza bloke bateko atarian. Bizilagunek ohartuta, suhiltzaleek bertaratu behar izan dute, baina ez da arazo larririk izan.
Jakinarazi duenez, “umeak eroateko gurpildun ahulki bi erre dira”. Momentuz, ez dakite zerk sortu duen sua eta garrantziarik gabeko ezbehar txiki bat izan dela azaldu dute. “Portala kez bete da, baina zorionez ez da ezer gertatu”.

