EAJren ustez, «onartezina» da EAk Udaleko aholkularien lana zalantzan ipintzea
Bermeoko portuan amarratuta jarraitzen duen Aita Guria baleontziak polemika sortzen jarraitzen du. Izan be, Bermeoko Udaleko Gobernu Taldeak Eusko Alkartasunak (EA) asteon baleontziaren gainean egindako deklarazioen gaineko «harridura» agertu du. Hor...
Bermeoko portuan amarratuta jarraitzen duen Aita Guria baleontziak polemika sortzen jarraitzen du. Izan be, Bermeoko Udaleko Gobernu Taldeak Eusko Alkartasunak (EA) asteon baleontziaren gainean egindako deklarazioen gaineko «harridura» agertu du. Horien esanetan, «onartezina» da EAk Udaleko aholkularien lana zalantzan ipintzea.
Hamasei hilabetetan Bermeoko Udaleko aholkularitza juridikoak Aita Guria baleontziaren gainean egin duen espediente administratiboak baleontziaren egoera txarraren arduradun bakarra Bermeoko Ontziolak direla ondorioztatu du. EAko Udal Taldearen arabera, barriz, espedientean teknikoek diotena aztertu ostean, «ez da argi geratzen Bermeoko Ontziolen errua denik», eta horrela azaldu dute asteon.
Udaleko Gobernu Taldeak, orain, EAren jokabidea salatu gura du. «Urtarrilaren 13an Merkataritza, Turismo eta Sustapen Batzordean aholkularitza juridikoko letratuak espedientea puntuz-ountu azaldu zuen eta orduan ez zuten zalantzarik agertu». Horregatik, EAJren iritziz, «onartezina» da orain aholkularien lana zalantzan ipini izana.
Bestalde, «ondo erregistratuta dauden lanak eta langileen beharrak zalantzan ipintzea» ezin dutela onartu diote. «EAk baleontziaren mantenua eskasa izan dela baieztatzean, lan-erregistroa begiratu ez dutela egin argi geratzen da. Halanda be, begiratu ez izana ez da sinesgaitza, 2007tik aurrera egindako lanak baino ez daudelako erregistratuta. Hau da, gobernu talde barria hasi zenetik aurrerakoa».