Zabor bilketa zerbitzu berria aurkeztuko die herritarrei Muxikako Udalak
Muxikako Udalak bilerak antolatu ditu herriko zenbait auzotan, zabor bilketa zerbitzu berria herritarrei aurkezteko asmoagaz. Arratzuko, Kortezubiko eta Mendatako udalegaz batera, zaborra biltzeko Mankomunitatea jarri dute martxan hondakin solidoak kud...
Muxikako Udalak bilerak antolatu ditu herriko zenbait auzotan, zabor bilketa zerbitzu berria herritarrei aurkezteko asmoagaz. Arratzuko, Kortezubiko eta Mendatako udalegaz batera, zaborra biltzeko Mankomunitatea jarri dute martxan hondakin solidoak kudeatzeko. Ildo horretatik, bileretan, herritarren zalantzak argituko dituzte eta zerbitzu berriaren funtzionamenduari buruzko azalpenak emango dituzte.
Herritarrei zerbitzu berri hori eskaintzeko, Muxikako Udalak 135.000 euroko inbertsioa egin du. Diru horregaz, mota guztietako zabor ontziak jarriko dituzte herriko hainbat gunetan. Horrela, “birziklapena erraztuko dutela” argudiatzen dute Udaletik.
Muxikako zabor bilketa, udaleko beharginek egiten zuten orain arte. Auzoz auzo joaten ziren eta herriko zabor gehiena batzen zuten. Izan ere, Kurtzero auzoan, Ugarte auzoan, eta Astelarra auzoan baino ez zeuden zabor ontziak.
Bilerak
- Ariatza (bihar, 19:00etan)
- Ibarruri (barikuan, 19:00etan)
- Gorozika (zapatuan, 12:00etan)